152. ALDIZKARIA - 2025eko uztailaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANGUREN

Deialdia, dirulaguntzak emateko 0-3 zikloko itxarote-zerrendan dauden familia erroldatuendako (2024-2025 ikasturtea). Laburpena

Dirulaguntzen Datu Base Nazionala (identifikazioa): 844396.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin; haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/844396).

Arangurengo Udaleko Gobernu Batzarrak, 2025eko uztailaren 3an egin bilkuran, honako deialdi honen oinarriak onetsi zituen: deialdia, dirulaguntzak emateko 0-3 zikloko itxarote-zerrendan dauden familia erroldatuendako (2024-2025 ikasturtea).

Xedea: Arangurengo Udalak dirulaguntzak banatuko dizkie, handitzea egin eta gero ere, 2024-2025 ikasturterako Udalaren Haur Eskolan plaza eskaturik, plazarik eskuratu ez zuten Arangurengo familia erroldatuei. Horren ondorioz, ikasturte honetan seme-alabak zaintzeko eskola pribatuak erabili izan behar dituzte.

Zenbatekoa: Erabilgarri dauden kredituen barnean deialdi honetan zehaztutako gehieneko zenbatekoa 10.000 eurokoa da.

Eskaerak noiz eta non aurkeztu: Eskaerak ikasturtea amaitutakoan aurkeztuko dira Udalaren egoitza elektronikoan edo erregistroan, eskabide sinatu baten bitartez; horrek bat etorri beharko du deialdiari atxikitako eredu normalizatuarekin. Eskabidearekin batera, aurkeztu beharko dira deialdiaren 5. puntuan eskatzen diren agiri eta argibideak. Eskabideak aurkezteko epea 2025eko irailaren 1ean bukatuko da.

Mutiloan, 2025eko uztailaren 4an.–Alkatea, Manuel Romero Pardo.

Iragarkiaren kodea: L2509600