2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARAKIL
Hiri-jarduketarako plan berezia, Hiriberri Arakilgo U29 eta U28 unitateetan. Hasierako onespena
Arakilgo Udalak, 2025eko ekainaren 24an egin osoko bilkuran, erabaki du hasiera batez onestea Hiriberri Arakilgo U29 eta U28 unitateen hiri-jarduketarako plan berezia, Arakilgo Udalak sustatu duena.
Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 72. artikuluarekin (testu bategina onetsi zen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez).
Aldi horretan, interesa duen orok aztertzen ahalko du Udalaren bulegoetan, eta egoki jotzen diren alegazioak aurkezten ahalko dira.
Arakilen, 2025eko uztailaren 11n.–Alkatea, Oihana Olaberria Jaka.
Iragarkiaren kodea: L2509617