152. ALDIZKARIA - 2025eko uztailaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AGOITZ

Xehetasun-azterketa 1. poligonoko 250. lurzatian (Irigai Auzoa karrika 12). Hasierako onespena

Agoizko Udalak, 2025eko uztailaren 3ko osoko bilkuran, erabaki zuen, besteak beste, hasiera batez onestea xehetasun-azterketarako proiektu bat, oztopo arkitektonikoak kendu eta igogailua instalatzeko Agoizko Irigai Auzoa karrikako 12. zenbakian (1. poligonoa, 250. lurzatia, Agoitz), bertako jabeen erkidegoak sustatua. Proiektu teknikoa Iñaki Ayechu Echarte arkitekto teknikoak idatzi eta sinatu zuen.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, interesdunek azter dezaten eta bidezkotzat jotzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74.b) artikuluarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina). Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.

Agoitzen, 2025eko uztailaren 3an.–Alkatea, Angel Martín Unzué Ayanz.

Iragarkiaren kodea: L2509461