2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ANUE
Xehetasun-azterketa, Leazkueko 10. poligonoko 70. lurzatian. Hasierako onespena
Anueko Udaleko alkate-udalburuak, uztailaren 2ko 1/07-2025 Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi du xehetasun-azterketa bat Leazkueko 10. poligonoko 70. lurzatian. Sustatzailea José Miguel Loperena Laquidain da. Aurkeztutako xehetasun-azterketaren xedea da Anueko Planeamenduan Leazkueko AD.1 unitaterako ezarrita dauden lerrokadurak aldatzea.
Espedientea jendaurrean egonen da hogei egun baliodunean, hura Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita; hori dena, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluarekin (legegintzako foru dekretuaren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Espedientea Udalaren bulegoetan aztertzen ahal da, baita bidezkotzat jotzen diren nahi adina alegazio aurkeztu ere.
Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da.
Anuen, 2025eko uztailaren 2an.–Alkatea, Miguel Ángel Larrayoz Vidan.
Iragarkiaren kodea: L2509364