152. ALDIZKARIA - 2025eko uztailaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

AMESKOETAKO LIMITACIONES MENDIKO BATZARREA

Lan publikoaren eskaintza 2025erako

Batzarreko burutzaren 2025eko ekainaren 30eko 36/2025 Ebazpenaren bidez, Ameskoetako Limitaciones Mendiko Batzarreak 2025erako lan publikoren eskaintza onetsi zuen. Hona hemen ebazpen horren xedapen zatia:

Lehena.–2025erako lan publikoaren eskaintza onestea; hona hemen:

Lan-kontratudunak:

1. Zerbitzu anitzetako enplegatuaren plaza bat, D mailakoa, lanaldia: %100.

Bigarrena.–Ebazpen hau jakinaraztea lan publikoaren eskaintzak ukitutako plazetan diharduten Limitaciones Mendiko Batzarreko aldi baterako langileei.

Hirugarrena.–Erabaki hau argitaratzea Batzarrearen web-orrian, iragarki-taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean, orok jakin dezan eta interesdunek egokitzat jotzen dituzten errekurtsoak jar ditzaten, kasua bada.

Laugarrena.–Lan publikoaren eskaintza hau gauzatze aldera, eskainitako lanposturako deialdia egitea hiru urteko epe luzaezinaren barnean, argitaratzen denetik zenbatzen hasita.

Zudairin (Ameskoabarrena), 2025eko ekainaren 30ean.–Batzarreko burua, Estibaliz Erdocia Ormazabal.

Iragarkiaren kodea: L2509250