2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
BERRIOZAR
Epatzea, 25-00955 gora jotzeko errekurtsoan, zeinak hizpide baitu proba teorikoa, honako honetan: deialdia, bete daitezen polizia agenteen bi plaza, destinoa Berriozarko Udalean dutenak, eta bete daitezen, orobat, beste bi plaza, destinoa Antsoaingo Udalean dutenak
Honen bidez, aditzera ematen da 25-00955 gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu dela Nafarroako Administrazio Auzitegian (Iturrama kalea 10 –sarrera, Ezkirotz kalean–, 31007 Iruña), zeinak hizpide baitu proba teorikoa, honako honetan: deialdia, bete daitezen polizia agenteen bi plaza, destinoa Berriozarko Udalean dutenak, eta bete daitezen, orobat, beste bi plaza, destinoa Antsoaingo Udalean dutenak.
Orobat, interesdunak epatzen dira, Nafarroako Administrazio Auzitegian ager daitezen, uste baldin badute beren eskubidearen aldekoa dela, 10 egun balioduneko epean, epatze hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.
Berriozarren, 2025eko uztailaren 4an.–Alkatea, Iker Mariezcurrena Celaya.
Iragarkiaren kodea: L2509512