2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
ELORTZIBAR
Lan publikoaren eskaintza 2025erako
Alkatetzak 2025eko uztailaren 9an emandako 2025-0879 Ebazpenaren bitartez, onetsi zen 2025eko lan publikoaren eskaintza, ondotik azaltzen diren plazekin; hori dena, jarraikiz bitarteko kontratazio administratiborako ezarritako epeekin, zeinak ezarri baitziren abenduaren 28ko 20/2021 Legean (lege horrek hizpide ditu enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriak) eta maiatzaren 7ko 1/2025 Foru Lege Dekretuan (haren bidez onetsi ziren langileen arloko aparteko eta premiazko neurri batzuk, behin-behinekotasuna murrizteko Nafarroako administrazio publikoetan), eta kontuan hartuz Noain Elortzibarko Udalaren 2025erako plantilla organikoko plaza hutsak (2025eko 32. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, otsailaren 17koa):
1.–Funtzionarioen araubidea. Plaza kopurua: 1. Lanpostua: lorezaintzako eta Tokiko Agenda 2030eko arduraduna, atxikirik dagoena Idazkaritza, Zerbitzu Orokor, Hirigintza, Ingurumen, Obra eta Zerbitzuen Alorrari. 2.8 zenbakia du plantilla organikoan. C maila, mailako osagarria %15, lanpostuko osagarria %37,52, arrisku bereziko osagarria %5. Sarbidea: oposizio-lehiaketa murriztua. Noiz aurreikusten den betetzea: 2025.
2.–Funtzionarioen araubidea. Plaza kopurua: 1. Lanpostua: administrari-ofiziala, atxikirik dagoena Idazkaritza, Zerbitzu Orokor, Hirigintza, Ingurumen, Obra eta Zerbitzuen Alorrari. 2.14 zenbakia du plantilla organikoan. C maila, mailako osagarria %15, lanpostuko osagarria %28,52. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Noiz aurreikusten den betetzea: 2025.
2.–Funtzionarioen araubidea. Plaza kopurua: 1. Lanpostua: zerbitzu anitzetako enplegatua, atxikirik dagoena Idazkaritza, Zerbitzu Orokor, Hirigintza, Ingurumen, Obra eta Zerbitzuen Alorrari. 2.15 zenbakia du plantilla organikoan. D maila, mailako osagarria %15, lanpostuko osagarria %2,99, arrisku bereziko osagarria %5. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Noiz aurreikusten den betetzea: 2025.
4.–Funtzionarioen araubidea. Plaza kopurua: 1. Lanpostua: administrari-ofiziala, atxikirik dagoena Idazkaritza, Zerbitzu Orokor, Hirigintza, Ingurumen, Obra eta Zerbitzuen Alorrari. 2.16 zenbakia du plantilla organikoan. C maila, mailako osagarria %15, lanpostuko osagarria %15,00. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Noiz aurreikusten den betetzea: 2025.
5.–Funtzionarioen araubidea. Plaza kopurua: 1. Lanpostua: euskara teknikaria, atxikirik dagoena Idazkaritza, Zerbitzu Orokor, Hirigintza, Ingurumen, Obra eta Zerbitzuen Alorrari. 2.38 zenbakia du plantilla organikoan. B maila. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Noiz aurreikusten den betetzea: 2025.
Ebazpen honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zeina zuzendu behar baitzaio Iruñeko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Argitara ematen da, bete dadin arlo horretan indarrean dagoen araudia.
Noainen, 2025eko uztailaren 8an.–Alkatea, Luis Maya Armendáriz.
Iragarkiaren kodea: L2509572