2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
TUTERA
25-00844 gora jotzeko errekurtsoa, honako honekin lotua: deialdia, eratu daitezen izangaien bi zerrenda, aldi baterako bete daitezen zerbitzu anitzetako enplegatuen lanpostuak; zerrenda bat da zerbitzu berezien egoerarako, eta, bestea, aldi baterako kontratazioetarako
Gora jotzeko errekurtsoa: interesdunak epatzen dira, ager daitezen Nafarroako Administrazio Auzitegian, 25-00844 gora jotzeko errekurtsoan, zeina jarri baitu Óscar Calvo Pérezek, kontra egiteko Tuterako Udaleko Alkatetzak 2025eko martxoaren 31n emandako ebazpen bati (haren bidez ezetsi zen gora jotzeko errekurtso bat, jarri baitzen kalifikazio-epaimahaiaren egintzen kontra) eta, orobat, kontra egiteko 2025eko apirilaren 1eko ebazpen bati (ebazpen horrek hizpide zituen proba teorikoko behin betiko emaitzak, honako honetan: deialdia, eratu daitezen izangaien bi zerrenda, aldi baterako bete daitezen zerbitzu anitzetako enplegatuen lanpostuak; zerrenda bat da zerbitzu berezien egoerarako, eta, bestea, aldi baterako kontratazioetarako –deialdi hori onetsi zen Alkatetzaren uztailaren 10eko 1625/2023 Ebazpenaren bidez–).
Espedientean interesa duen orori aditzera ematen zaio hamar egun balioduneko epea izanen duela Nafarroako Administrazio Auzitegian agertzeko, errekurtsogileen uziei aurka egin nahi izanez gero, ediktu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita; hori guztia, ikusirik zer dagoen xedatua urriaren 18ko 279/1990 Foru Dekretuaren 12.2 artikuluan (foru dekretu horren bidez onetsi zen uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea –Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa– garatzeko Erregelamendua, Nafarroako toki-erakundeen egintza eta erabakiak aurkaratzearen arloan), betiere jarraikiz maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuak haren II. kapituluari eman zion testuari.
Jarritako errekurtsoaren kopia interesdunen eskura dago, Tuterako Udaleko Giza Baliabideen Departamentuan (udaletxeko beheko solairuan).
Tuteran, 2025eko uztailaren 2an.–Alkatea, Alejandro Toquero Gil.
Iragarkiaren kodea: L2509386