152. ALDIZKARIA - 2025eko uztailaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

AZKOIEN

Lan publikoaren eskaintza 2025erako

2025eko uztailaren 15ean, honako ebazpen hau eman zen:

Udalak, 2024ko azaroaren 20ko osoko bilkuran, onetsi zuen 2025. urterako udal aurrekontua, baita 2025eko plantilla organikoa ere, eta horien behin betiko onespenak argitaratu ziren 2025eko urtarrilaren 20an eta 2025eko urtarrilaren 27an, hurrenez hurren.

Plantilla organiko horretan badira zenbait plaza huts, aurrekontu-zuzkidura dutenak. Beharrezkotzat jotzen da plaza horiek ekitaldi honetan betetzea, udal-zerbitzuek behar bezala funtziona dezaten.

Langileen Departamentuak txosten bat egin du, eta hartan kalkulatu da zein den ordezte-tasa eta zer plaza huts eskaintzen ahal diren lan publikoaren eskaintzan.

Ikusirik Kontu-hartzailetzak aldeko txostena eman zuela, non egiaztatzen baita betetzen direla legeak eta aplikatzekoak diren arauak.

Azterturik erantsi zaion dokumentazioa, eta jarraikiz apirilaren 2ko 7/1985 Legeari, zehazki, 21.1.g artikuluari (lege horrek arautzen ditu toki araubidearen oinarriak), eta eskumen hori Tokiko Gobernu Batzarraren esku utzirik 2025eko otsailaren 12ko 2025-0117 Dekretuaren bidez,

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–2025-0117 Dekretuaren bidez Tokiko Gobernu Batzarraren esku utzitako eskumena berreskuratzea.

Bigarrena.–Onestea udal honen 2025. urterako lan publikoaren eskaintza, ordezte-tasari dagokiona. Hona hemen lanpostuak:

Lan-kontratudunak

PLAZA

ALORRA

IZENA

ARAUBIDEA

PLAZA HUTSEN KOPURUA

SARBIDEA

6-03

OBRAK ETA ZERBITZUAK

Obrak eta zerbitzuak

Lan-kontratuduna

1

Oposizio-lehiaketa

Hirugarrena.–Onestea udal honen 2025. urterako lan publikoaren eskaintza, tasa berariazkoari dagokiona. Hona hemen lanpostuak:

Funtzionarioak

PLAZA

MAILA

ALORRA

IZENA

ARAUBIDEA

PLAZA HUTSEN KOPURUA

SARBIDEA

1-02

C

ADMINISTRAZIO OROKORRA

Administrari-ofiziala. Gizarte Arloa

Funtzionarioa

0,75

Oposizio-lehiaketa

6-20

D

OBRAK ETA ZERBITZUAK

Udal eraikinetako etxezaina

Funtzionarioa

1

Oposizio-lehiaketa

Lan-kontratudunak

PLAZA

ALORRA

IZENA

ARAUBIDEA

PLAZA HUTSEN KOPURUA

SARBIDEA

3-07

KIROLA ETA GAZTERIA

Mantentze-lanetako langilea

Lan-kontratuduna

1

Oposizio-lehiaketa

3-08

KIROLA ETA GAZTERIA

Mantentze-lanetako langilea

Lan-kontratuduna

1

Oposizio-lehiaketa

Laugarrena.–Lan publikoaren eskaintza argitaratzea iragarki-taulan, Udalaren egoitza elektronikoan (http://peralta.sedelectronica.es) eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Bosgarrena.–Lan publikoaren eskaintza hau gauzatze aldera, eskainitako plazetarako deialdia egitea hiru urteko epe luzaezinaren barnean, argitaratzen denetik zenbatzen hasita.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan, eta ohartarazten da ezen, administrazio-bideari amaiera ematen dion ebazpen honen aurka, honako errekurtso hauek jar daitezkeela:

1.–Aukerako berraztertzeko errekurtsoa, organo honi zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita, jarraikiz urriaren 1eko 39/2015 Legearen 123. eta 124. artikuluei (lege horrek hizpide du administrazio publikoen administrazio prozedura erkidea).

2.–Aukerako gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, iragarki hau argitaratu eta hilabeteko epean, jarraikiz urriaren 18ko 279/1990 Foru Dekretuari (foru dekretu horren bidez partez garatu zen, Nafarroako toki-erakundeen egintza eta erabakiak aurkaratzeari dagokion arloan, uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea, Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa).

3.–Edo zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zeina zuzenduko baitzaio Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari, bi hilabeteko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita, jarraikiz uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 46. artikuluari (Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioaren Legea).

Azkoienen, 2025eko uztailaren 15ean.–Alkatea, Juan Carlos Castillo Ezpeleta.

Iragarkiaren kodea: L2509683