152. ALDIZKARIA - 2025eko uztailaren 31

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

GORA JOTZEKO ERREKURTSOAK, Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiaren apirilaren 30eko 263/2025 Ebazpenaren aurka. Ebazpen horren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko musikako goi mailako ikasketetako irakasleek 2025-2026 ikasturtean ikerketa proiektuak egiteko deialdia arautzen da.

Iragarki honen bidez aditzera ematen da errekurtso bat jarri dela Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiaren apirilaren 30eko 263/2025 Ebazpenaren aurka, zeinaren bidez arautzen baita Nafarroako Foru Komunitateko musikako goi mailako ikasketetako irakasleek 2025-2026 ikasturtean ikerketa proiektuak egiteko deialdia.

Hori horrela, eta jarraikiz urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. eta 118. artikuluei (lege horrek hizpide du Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidea), interesdun diren guztiak epatzen dira, izan dezaten alegazioak egiteko aukera, hamar egun balioduneko gehieneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik. Alegazioak aurkeztu beharko dira Hezkuntza Departamentuaren Erregistroan (Iruñeko San Domingo aldapa z.g.), edo, bestela, urriaren 1eko 39/2015 Legean ezarritako bideetatik edozein erabiliz (lege horrek hizpide du Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidea).

Jarritako errekurtsoaren kopia bat lortzeko, interesdunek aurkeztu den gora jotzeko errekurtsoa bidaltzeko eskatzen ahalko dute, aurreko paragrafoan adierazitako erregistroen bidez aurkeztu beharreko eskabide baten bidez, zeina Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari zuzenduko baitzaio. Eskabidean helbide elektroniko bat adierazi beharko dute, errekurtsoa hara bidaltzeko.

Nolanahi ere, Hezkuntza Departamentuari atxikitako langileek Nafarroako Gobernuaren egoitza elektronikoa erabili beharko dute alegazioak aurkezteko edo gora jotzeko errekurtsoa bidal dakien eskatzeko.

Iruñean, 2025eko uztailaren 4an.–Hezkuntza Departamentuko idazkari tekniko nagusia, Beatriz Ayerra Gamboa.

Iragarkiaren kodea: F2509526