152. ALDIZKARIA - 2025eko uztailaren 31

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

JENDAURREKO INFORMAZIOA. Ingurumen baimen bateratuan aldaketa funtsezko bat egiteko espedientea, Conservas Medrano SLk sustatua.

Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzeko Erregelamenduaren 38. artikuluan xedatutakoa betez (erregelamendu hori martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen), aditzera ematen da aipatu espedientearen dokumentazioa jendaurrean egonen dela hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunetik hasita, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko bulegoetan (González Tablas kalea 9, beheko solairua, Iruña), jendea hartzeko orduetan (08:30etik 14:30era arte), bai eta beherago adierazten den Interneteko helbidean ere, edozein pertsona fisikok edo juridikok azter dezan eta, nahi izanez gero, alegazioak aurkez ditzan aipatu hogei egun balioduneko epean.

Espediente mota

Ingurumen baimen bateratuaren aldaketa funtsezkoa

Espedientearen kodea

0001-0062-2025-000016

Hasiera eguna

Kudeaketa unitatea

Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzua

Telefonoa

848426254-848427587

Helbide elektronikoa

autprema@navarra.es

Sailkapena

Legeria

Jarduera

17/2020 Foru Legea, abenduaren 16koa

1. eranskina / 9.6 taldea

1/2016 Legegintzako Errege Dekretua, abenduaren 16koa

I. eranskina / Sartu gabeko zentroa

2010/75/EB Zuzentaraua, azaroaren 24koa

I. eranskina / Sartu gabeko zentroa

21/2013 Legea, abenduaren 9koa

II. eranskina / 2.b) taldea

Instalazioa

Landare-kontserben fabrikazioa (handitzea)

Titularra

CONSERVAS MEDRANO SL

Ingurumen identifikaziorako zenbakia

3123209344

Tokia

Las Labradas industrialdea, Gaztela-León bidea, 13.9 eta 13.10 lurzatiak – 38. poligonoa, 463. eta 413. lurzatiak – Tutera

Koordenatuak

UTM-ETRS89, 30N eremua, X: 612.360,000 eta Y: 4.657.686,000

Udalerria

TUTERA

Proiektua

Biltegia handitzea

Informazioa eskatzeko organoa

BAIMEN BULEGOA

autprema@navarra.es

Alegazioak aurkezteko organoa

BAIMEN BULEGOA

Alegazioak bide hauetako bat erabiliz aurkezten ahalko dira:

–Aurrez aurre: Nafarroako Gobernuaren erregistro bulegoetan.

–Telematika bidez: Nafarroako Atarian dagoen Erregistro Orokor Elektronikoaren bitartez (www.nafarroa.eus).

–Erabiliz urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako gainerako bideetako edozein (lege horrek hizpide du administrazio publikoen administrazio prozedura erkidea).

Dokumentazioa kontsultatzeko Interneteko helbidea

https://extra.navarra.es/InformacionPublicaPRTR/DocumentosInformacionPublica.aspx#/Documentos

Iruñean, 2025eko uztailaren 1ean.–Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendaria, Raúl Salanueva Murguialday.

Iragarkiaren kodea: F2509332