1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
GORA JOTZEKO ERREKURTSOA. Epatze deia, honako errekurtso honetan interesdun direnei: Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren apirilaren 22ko 71/2025 Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa. Ebazpen horren bidez, zerbitzu eginkizunetan aritzeko destinoa esleitu zitzaien irakasleentzako laguntza zentroetako (ILZ) aholkulari eta zuzendari lanpostuak zerbitzu eginkizunetan betetzeko merezimendu lehiaketaren deialdian hautatu diren izangaiei.
Iragarki honen bidez, aditzera ematen da ezen José Antonio Cucalón García jaunak gora jotzeko errekurtsoa jarri duela Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren apirilaren 22ko 71/2025 Ebazpenaren aurka, zeinaren bidez zerbitzu eginkizunetan aritzeko destinoa esleitu baitzitzaien irakasleentzako laguntza zentroetako (ILZ) aholkulari eta zuzendari lanpostuak zerbitzu eginkizunetan betetzeko merezimendu lehiaketaren deialdian hautatu diren izangaiei. Destinoko plazak I. eranskinean zehaztu dira.
Hori horrela, eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. eta 118. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz, plaza horietan interesa duten guztiak epatzen dira alegazioak egin ahal izan ditzaten, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hamar egun balioduneko gehieneko epean. Alegazioak Hezkuntza Departamentuaren Erregistroan aurkeztu beharko dira (Iruñeko San Domingo aldapa z.g.), edo, bestela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean ezarritako bideetatik edozein erabiliz.
Jarritako errekurtsoen kopia bat lortzeko, interesdunek eskatzen ahalko dute bidal dakien aurkeztu den gora jotzeko errekurtsoa, eta, horretarako, eskabide bat aurkeztu beharko dute, aurreko paragrafoan adierazitako erregistroen bidez, zeina zuzendu beharko baitzaio Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari. Eskabidean adierazi beharko dute helbide elektroniko bat, errekurtsoa hara bidaltzeko.
Nolanahi ere, Hezkuntza Departamentuari atxikitako langileek erabili beharko dute Nafarroako Gobernuaren egoitza elektronikoa, alegazioak aurkezteko, edo eskatzeko gora jotzeko errekurtsoa bidal dakien.
Iruñean, 2025eko uztailaren 4an.–Hezkuntza Departamentuko idazkari tekniko nagusia, Beatriz Ayerra Gamboa.
I. ERANSKINA
ATXIKIPENA | PLAZA ZK. | LANPOSTUA | HIZKUNTZA |
IRAKASLEENTZAKO LAGUNTZA ZENTROA-LIZARRA | 33322 | ILZko ZUZENDARIA | Gaztelania |
IRAKASLEENTZAKO LAGUNTZA ZENTROA-IRUÑA | 33812 | ILZko ZUZENDARIA | Gaztelania |
33512 | ILZko AHOLKULARIA | Gaztelania |
39101 |
IRAKASLEENTZAKO LAGUNTZA ZENTROA-TUTERA | 31623 | ILZko ZUZENDARIA | Gaztelania |
32301 | ILZko AHOLKULARIA | Gaztelania |
32304 |
Iragarkiaren kodea: F2509524