152. ALDIZKARIA - 2025eko uztailaren 31

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

646E/2025 EBAZPENA, uztailaren 17koa, Osasuneko zuzendari nagusiak emana, aldatzen duena Osasuneko zuzendari nagusiaren maiatzaren 15eko 432E/2025 Ebazpena, zeinaren bidez finantzaketa emateko deialdi bat onesten baita 2025. urtean ikerketa lana areagotzeko Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko oinarrizko osasun laguntzako zentroetan.

Osasuneko zuzendari nagusiaren maiatzaren 15eko 432E/2025 Ebazpenaren bidez finantzaketa emateko deialdi bat onesten da 2025. urtean ikerketa lana areagotzeko Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko oinarrizko osasun laguntzako zentroetan.

Ebazpen horrek I. eranskineko zortzigarren oinarrian ezartzen du nork osatuko duen ebaluazio batzorde teknikoa, zeinaren eginkizun nagusia izanen baita onartutako dirulaguntza eskaerak baloratzea eta irizpen bat ematea, instrukzio organoak ebazpen proposamena egin dezan. Besteak beste, batzorde horretako kide da Elena Antoñanzas Baztán andrea, Osasun Departamentuko Osasun Plangintza, Estrategia eta Ikerketarako Zerbitzuko zuzendaria.

2025eko uztailaren 14ko txosten batean, ordea, ezartzen da beharrezkoa dela María Barrios Madiedo andreak, Osasun Departamentuko Ikerketa eta Berrikuntza Ataleko buruak, Elena Antoñanzas Baztan andrea ordeztea, María Barrios andreak bete ditzan ezarritako eginkizunak, atalburu berria denez.

Adierazitakoarekin bat, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32.1.d) artikuluak eta Osasun Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 246/2023 Foru Dekretuaren 8. artikuluaren e) eta t) atalek ematen dizkidaten eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Aldatzea Osasuneko zuzendari nagusiaren maiatzaren 15eko 432E/2025 Ebazpenaren I. eranskineko zortzigarren oinarria, María Barrios Madiedo andreak, Ikerketa eta Berrikuntza Ataleko buru berriak, Elena Antoñanzas Baztan andrea ordeztu, eta haren eginkizunak bete ditzan.

Aldaketa horren ondoren, honako hau izanen da deialdiaren ebaluazio batzorde teknikoaren osaketa:

Itziar Blanco Platero andrea, Nafarroako Ekialdeko Oinarrizko Osasun Laguntzaren eta Laguntzaren Jarraitutasunerako zuzendariordea.

M.ª Ana Mateo Cervera andrea, Osasun Departamentuko Osasun Plangintza, Estrategia eta Ikerketarako Zerbitzuko Prestakuntza Kudeatzeko Bulegoko burua.

Carmen Beorlegui Arteta andrea, Osasun Departamentuko Osasun Plangintza, Estrategia eta Ikerketarako Zerbitzuko Ezagutza Kudeatzeko Bulegoko burua.

Ana Chocarro Resano andrea, Osasun Departamentuko Osasun Plangintza, Estrategia eta Ikerketarako Zerbitzuko Ikerketa Kudeatzeko Bulegoko burua.

María Barrios Madiedo andrea, Osasun Departamentuko Ikerketa eta Berrikuntza Ataleko burua.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Ebazpen hau igortzea Osasun Plangintza, Estrategia eta Ikerketarako Zerbitzura, Ikerketa eta Berrikuntza Atalera eta ebaluazio batzorde teknikoko kideei, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2025eko uztailaren 17an.–Osasuneko zuzendari nagusia, Antonio López Andrés.

Iragarkiaren kodea: F2509923