1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
25/2025 EBAZPENA, ekainaren 23koa, Nafarroako Foru Komunitateko jardunbide egokien aldeko eta ustelkeriaren kontrako Bulegoko zuzendariak emana, zeinaren bidez deialdi bat onesten baita, ikuskatzaileen (arlo juridikoa) bi plaza aldi baterako eta zerbitzu-eginkizunetan betetzeko, Nafarroako Foru Komunitateko jardunbide egokien aldeko eta ustelkeriaren kontrako Bulegoan.
Nafarroako Foru Komunitateko jardunbide egokien aldeko eta ustelkeriaren kontrako Bulegoa sortu zuen maiatzaren 17ko 7/2018 Foru Legeak ezartzen duenez 37. artikuluan, Bulego horretako lanpostuak administrazioetako funtzionarioek edo horretarako hautatutako langileek beteko dituzte, lanpostu bakoitzari esleitutako eginkizunen izaeraren arabera.
Halaber, Nafarroako Foru Komunitateko jardunbide egokien aldeko eta ustelkeriaren kontrako Bulegoaren antolaketaren eta funtzionamenduaren erregelamendua onesten duen martxoaren 1eko 14/2023 Foru Dekretuaren 31. artikuluak ezartzen du ezen Bulegoko lanpostuak betetzen ahalko dituztela administrazio publikoetako funtzionarioek, Bulegoko lanpostuen zerrendan ezarritako baldintzak betetzen badituzte, eta, era berean, 4. apartatuan ezartzen du ezen, aldi baterako, Bulegoak funtzionarioak hartzen ahalko dituela, zerbitzu-eginkizunetan.
Hutsik daudenez ikuskatzaileen (arlo juridikoa) bi plaza –hain zuzen ere, 5 eta 6 zenbakidun plazak–, presaz eta berehala bete behar dira; hortaz, egoki da deialdi publiko bat tramitatzea, plaza horiek aldi baterako eta zerbitzu-eginkizunetan betetzeko.
Maiatzaren 17ko 7/2018 Foru Legeak, Nafarroako Foru Komunitateko jardunbide egokien aldeko eta ustelkeriaren kontrako Bulegoa sortzekoak, eta martxoaren 1eko 14/2023 Foru Dekretuak, Nafarroako Foru Komunitateko jardunbide egokien aldeko eta ustelkeriaren kontrako Bulegoaren antolaketaren eta funtzionamenduaren erregelamendua onestekoak, emandako eskumenak betez,
EBAZTEN DUT:
1. Onestea deialdi bat, Nafarroako Foru Komunitateko jardunbide egokien aldeko eta ustelkeriaren kontrako Bulegoan ikuskatzaileen (arlo juridikoa) bi plaza zerbitzu-eginkizunetan eta aldi baterako betetzeko, baita haren oinarriak ere, zeinak ebazpen honen I. eranskinean jasota baitaude.
2. Ebazpen hau eta eranskinak argitara ematea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, baita Nafarroako Foru Komunitateko jardunbide egokien aldeko eta ustelkeriaren kontrako Bulegoaren egoitza elektronikoan ere.
3. Adieraztea ezen, deialdi honen, oinarrien eta horiek aplikatzeko Nafarroako Foru Komunitateko jardunbide egokien aldeko eta ustelkeriaren kontrako Bulegoko zuzendariaren jarduketen aurka jartzen ahalko direla, aukeran: alde batetik, berrezartze errekurtsoa, Nafarroako Foru Komunitateko jardunbide egokien aldeko eta ustelkeriaren kontrako Bulegoko zuzendariari zuzendua, ebazpen hau argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean; eta, beste alde batetik, zuzenean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, ebazpen hau argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik bi hilabeteko epean.
Iruñean, 2025eko ekainaren 23an.–Nafarroako Foru Komunitateko jardunbide egokien aldeko eta ustelkeriaren kontrako Bulegoko zuzendaria, Edurne Eginoa Antxo.
I. ERANSKINA.–DEIALDIA, IKUSKATZAILEEN (ARLO JURIDIKOA) BI PLAZA ALDI BATERAKO ETA ZERBITZU-EGINKIZUNETAN BETETZEKO, NAFARROAKO FORU KOMUNITATEKO JARDUNBIDE EGOKIEN ALDEKO ETA USTELKERIAREN KONTRAKO BULEGOAN
Honako hauek dira deialdiaren,
OINARRIAK
Lehena.–Arau orokorrak.
Deialdi honen xedea da ikuskatzaileen (arlo juridikoa) plazak (5 eta 6 zenbakidunak) zerbitzu-eginkizunetan betetzea Nafarroako Foru Komunitateko jardunbide egokien aldeko eta ustelkeriaren kontrako Bulegoko Ikerketako, Ikuskapeneko eta Zehapen Araubideko Zerbitzuan. Taula honetan ageri dira plaza horien ezaugarriak:
PLAZA | LANPOSTUA | HIZKUNTZAK JAKITEA | MAILA | ARAUB. JURIDIKOA | MAILAKO OSAG. | ESKLUSIBOTASUNEKO OSAG. | BATERAEZINTASUNEKO OSAG. | ZUZENDARITZA LANPOSTUKO OSAG. | LANPOSTUKO OSAG. | LANALDIAREN LUZAPENEKO OSAG. | ARRISKUKO OSAG. |
IKERKETAKO, IKUSKAPENEKO ETA ZEHAPEN ARAUBIDEKO ZERBITZUA |
5 | Ikuskatzailea (arlo juridikoa) | EC1 | A | F | | 55,00 | | | 4,88 | | |
6 | Ikuskatzailea (arlo juridikoa) | | A | F | | 55,00 | | | 4,88 | | |
Ikuskatzaile lanpostua betetzen duten langileek ikerketa- eta ikuskapen-eginkizunak beteko dituzte, eta, hala badagokio, prebentzio-eginkizunak ere bai, Nafarroako Foru Komunitateko jardunbide egokien aldeko eta ustelkeriaren kontrako Bulegoaren antolaketaren eta funtzionamenduaren erregelamendua onesten duen martxoaren 1eko 14/2023 Foru Dekretuaren 34. artikuluan jasotakoak.
Bigarrena.–Izangaien betebeharrak.
Deialdian onartuak izateko, izangaiek, eskaerak aurkezteko epea amaitzen den egunean, baldintza hauek bete beharko dituzte:
a) Funtzionarioa izatea, zuzenbideko lizentzia edo gradua izatea baldintza duen plaza baten jabe, eta gutxienez urtebeteko antzinatasuna izatea zuzenbideko lizentzia edo gradua izatea baldintza duen lanpostu batean.
b) Gaitasuna izatea ikerketa-txostenak eta dagokion ebazpen proposamena egiteko, Nafarroako Foru Komunitateko jardunbide egokien aldeko eta ustelkeriaren kontrako Bulegoaren antolaketaren eta funtzionamenduaren erregelamendua onesten duen martxoaren 1eko 14/2023 Foru Dekretuaren 48. artikuluan ezarritakoak.
c) Jarduneko zerbitzuan egotea zerbitzu-eginkizunak baimentzeko unean.
d) 5 zenbakidun plazarako, EGA agiria edo Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuko euskarako C1 mailako titulu ofizial baliokidea izatea, edo, hala badagokio, profil hori duen plaza batean izendatuta egotea.
Hirugarrena.–Eskaerak eta dokumentazioa telematikoki aurkeztea.
3.1. Hautapen-prozesuan izen-ematea telematikoki eginen da, Nafarroako Foru Komunitateko jardunbide egokien aldeko eta ustelkeriaren kontrako Bulegoko egoitza elektronikoaren bidez (www.oana.es).
3.2. Aurkeztu beharreko dokumentazioa.
–Parte hartzeko eskaera, II. eranskinean jasotako ereduaren araberakoa.
–Deialdi honen bigarren oinarrian adierazitako betekizunak betetzen direla frogatzen duen dokumentazioa. Bigarren oinarriko b) letran ezartzen den baldintzari dagokionez, bost txosten juridiko aurkeztu beharko dira gehienez, behar bezala anonimizatuak, eskatzaileak egin dituenak zuzenbideko lizentzia edo gradua izatea baldintza duen bere lanpostuko eginkizunak betetzean.
–Interesdunek egokitzat jotzen duten beste edozein dokumentu.
3.3. Prozesuaren edozein unetan, Bulegoak eskatzen ahalko ditu parte hartzeko eskaeran aurkeztu den dokumentazioaren jatorrizko agiriak edo kopiak.
3.4. Gaztelaniara itzuli behar dira atzerriko hizkuntza batean idatzitako agiriak edo beste autonomia-erkidego bateko hizkuntza ofizial berekian idatzitakoak. Zinpeko itzultzaileek egin beharko dituzte itzulpen horiek, eta dagokion agiriarekin batera aurkeztu beharko dira.
Laugarrena.–Eskaerak aurkezteko epea.
Eskaerak aurkezteko epea hamar egun baliodunekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Bosgarrena.–Izangaiak onartzea.
5.1. Eskaerak aurkezteko epea amaituta, Nafarroako Foru Komunitateko jardunbide egokien aldeko eta ustelkeriaren kontrako Bulegoaren egoitza elektronikoan (www.oana.es) argitaratuko da izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda, eta adieraziko da izangai baztertuak zergatik baztertu diren. Izangai bazterturik ez badago, zuzenean onesten ahalko da behin betiko zerrenda.
Behin-behinean bazterturik gelditu diren izangaiek erreklamazioak egiten ahalko dituzte, eta, okerrak zuzendu, halakorik egin izanez gero, behin-behineko zerrenda argitaratu ondoko hiru egun baliodunetan.
Zuzentzeko epea igarota, Bulegoaren egoitza elektronikoan (www.oana.es) argitaratuko da onartuen eta, hala badagokio, baztertuen behin betiko zerrenda, baztertzeko arrazoia adierazita.
Onartutakoen eta baztertutakoen behin betiko zerrenda horren aurka, interesdunek erreklamazioa aurkezten ahalko dute, Nafarroako Foru Komunitateko jardunbide egokien aldeko eta ustelkeriaren kontrako Bulegoaren erregistro elektroniko orokorraren bidez, hiru egun balioduneko epean, zerrenda argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Izangai onartu eta baztertuen zerrendak argitaratzearekin ulertuko da interesdunei egin beharreko jakinarazpena egin dela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. artikuluan ezarritakoarekin bat.
5.2. Onartuek aurkeztutako eskaerak aztertu ondoren, Bulegoak elkarrizketa pertsonal bat egiten ahalko du, deialdiaren xede den lanpostuan bete beharreko jardueretarako egokiak diren baloratzeko.
Seigarrena.–Izendapena, zerbitzu-eginkizunen iraupena eta administrazio-egoera.
Aukeratutakoa zerbitzu-eginkizunetan izendatu aurretik, Bulegoko zuzendaritzak dagokion administrazio publikoaren baimena beharko du.
Zerbitzu-eginkizunak urtebeterako baimenduko dira, eta beste urtebeterako luzatzeko aukera egonen da.
Bi hilabeteko probaldia ezarriko da, nahi izanez gero bi aldeetako edozeinek zerbitzu-eginkizunak eteteko. Halaber, probaldia igaro ondoren, Bulegoko zuzendariak zerbitzu-eginkizunak eteten ahalko ditu, behar bezala arrazoitzen badu eta ohiz kanpoko inguruabarren bat badago. Ondorio horietarako, ohiz kanpoko egoeratzat hartuko dira: lanpostuan aritzeko hautatutako izangaiaren gaitasun falta edo egokitzeko ezintasuna, lanpostuko zereginak zorroztasunez eta eraginkortasunez betetzea eragozten duen errendimendu ezak agerian utzi duena.
Zerbitzu-eginkizunetan izendatutakoa, eginkizunok dirauten denboran, jarduneko zerbitzuko administrazio-egoeran egonen da bere jatorrizko administrazio publikoko lanpostuan.
Eskainitako lanpostua aldi baterako betetzeko hautatzen ez diren pertsonak kontuan hartzen ahalko dira Bulego honetan hutsik gelditzen diren beste plaza batzuk betetzeko –horietan ezarritako betekizunak betetzen badituzte–, urtebeteko epean deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera.
Zazpigarrena.–Argitaratzea.
Lanpostuan zerbitzu-eginkizunetan izangaien hautapena Nafarroako Foru Komunitateko jardunbide egokien aldeko eta ustelkeriaren kontrako Bulegoaren egoitza elektronikoan argitaratuko da.
II. ERANSKINA.–PARTE HARTZEKO ESKAERA
Deialdia, ikuskatzaileen (arlo juridikoa) bi plaza aldi baterako eta zerbitzu-eginkizunetan betetzeko, Nafarroako Foru Komunitateko jardunbide egokien aldeko eta ustelkeriaren kontrako Bulegoan
Izen-deiturak: ......................................................................................................................................
NANa: .......................................... Telefonoa: .........................................................................................
Jakinarazpenetarako helbide elektronikoa: .......................................................................................,
................................................................................................................................................................. lanpostua (.................. zenbakidun plaza) aldi baterako eta zerbitzu-eginkizunetan betetzeko deialdiari dagokionez, parte hartzeko eskaera hau aurkezten dut, honako agiri hauek erantsita:
.............................................(e)(a)n, 2025eko .....................................aren ........(e)(a)n.
Iragarkiaren kodea: F2509010