1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
1997/2025 EBAZPENA, uztailaren 15ekoa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez zuzentzen baitira honako deialdi honen I. eranskineko bigarren zatian ageri den gai-zerrendan atzemandako akatsak: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko prestakuntzako eta enpleguko erdi mailako tituludunen hogeita hamazazpi plaza oposizio bidez betetzeko deialdia.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak maiatzaren 13an emandako 1311/2025 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko prestakuntzako eta enpleguko erdi mailako tituludunen hogeita hamazazpi plaza oposizio bidez betetzeko. Deialdi hori 2025eko 101. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 22koan.
Deialdiaren I. eranskineko bigarren zatian ageri den gai-zerrendako 10. gaian akats bat dagoela oharturik, bidezkoa da hura zuzentzea, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.2 artikuluari eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 125.2 artikuluari jarraikiz.
Horrenbestez, eta erabiliz otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak,
EBAZTEN DUT:
1. Zuzentzea Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren maiatzaren 13ko 1311/2025 Ebazpenaren I. eranskineko bigarren zatian ageri den gai-zerrendan atzemandako akatsa (ebazpen horren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko prestakuntzako eta enpleguko erdi mailako tituludunen hogeita hamazazpi plaza oposizio bidez betetzeko). Horrenbestez:
Honako hau dioen tokian: "10. gaia.–557/2011 Errege Dekretua, apirilaren 20koa, Atzerritarrek Espainian dituzten eskubide eta askatasunei eta haien gizarteratzeari buruzko 4/2000 Lege Organikoaren Erregelamendua onesten duena, 2/2009 Lege Organikoak aldatu ondoren. III. titulua. Espainiako egonaldia: II. kapitulua. Egonaldi baimena ikasketengatik, ikasleen mugikortasunagatik, lanekoak ez diren praktikengatik edo boluntariotza zerbitzuengatik: 42. eta 44. artikuluak. IV. titulua. Aldi baterako bizileku baimena: III. kapitulua. Aldi baterako bizileku baimena eta besteren konturako lana; VI. kapitulua. Aldi baterako bizileku baimena eta besteren konturako lana, iraupen jakin batekoa; VII. kapitulua. Aldi baterako bizileku baimena eta norberaren konturako lana. V. titulua. Aldi baterako bizileku baimena salbuespenezko inguruabarrengatik".
Honela behar du: "10. gaia.–1155/2024 Errege Dekretua, azaroaren 19koa, Atzerritarrek Espainian dituzten eskubide eta askatasunei eta haien gizarteratzeari buruzko 4/2000 Lege Organikoaren Erregelamendua onesten duena. III. titulua. Espainiako egonaldia: II. kapitulua. Iraupen luzeko egonaldi baimena ikasketengatik, ikasleen mugikortasunagatik, boluntario zerbitzuengatik edo prestakuntza jarduerengatik: 57. eta 59. artikuluak. IV. titulua. Aldi baterako bizileku baimena: III. kapitulua. Aldi baterako bizileku baimena eta besteren konturako lana; IV. kapitulua. Aldi baterako bizileku baimena eta norberaren konturako lana. VII. titulua: Aldi baterako bizileku baimena salbuespenezko inguruabarrengatik".
2. Agintzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila, behar diren ondorioak izan ditzan.
3. Ebazpen hau igortzea kalifikazio epaimahaiari eta Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Prozedurak Kudeaketako Zerbitzura.
Iruñean, 2025eko uztailaren 15ean.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia ez dagoenez, Araubide Juridikoaren eta Gizarte Aurreikuspenaren Zerbitzuko zuzendaria, Pedro Jiménez Palacios (32/2023 Foru Agindua, abenduaren 11koa).
Iragarkiaren kodea: F2509699