150. ALDIZKARIA - 2025eko uztailaren 29a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

76/2025 EBAZPENA, ekainaren 30ekoa, Energia, Enpresa I+G+b eta Ekintzailetzako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onartzen baita Canteras Acha SAk Arizkun Hegoaldea 3602 ikerketa baimenari egindako ukoa eta, ondorioz, haren iraungipena deklaratzen baita.

Industriaren, Energiaren eta S4 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusiaren uztailaren 26ko 80/2022 Ebazpenaren bidez, Canteras Acha SAri Arizkun Hegoaldea 3562 ikerketa baimena eman zitzaion, 3 urteko indarraldiarekin eta 6 meatze-lauki hartuta, Baztango udal-mugartean.

Ondoren, Industriaren, Energiaren eta S4 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusiaren urtarrilaren 23ko 15/2023 Ebazpenaren bidez, uztailaren 26ko 80/2022 Ebazpenean atzemandako akatsa zuzendu zen. "3562" ikerketa baimena esaten zuen tokian, "3602" ikerketa baimena esan behar zuen.

2025eko ekainaren 26an, Canteras Acha SAk ikerketa baimen horri uko egin dio, baliabidearen aprobetxamendua bideragarria izateko identifikatutako zailtasunengatik; izan ere, horren ondorioz, ez dira bideragarriak proiektuak beharko lituzkeen zuzenketa neurriak.

Meatzeei buruzko uztailaren 21eko 21/1973 Legearen 85.1 artikuluaren arabera, titularrak borondatez uko egiteak ikerketa baimenak iraungitzea dakar. Meatzeen Atalaren 2025eko ekainaren 27ko txosten teknikoa aztertu ondoren, proposatzen da Canteras Acha SAk Arizkun Hegoaldea 3602 ikerketa baimenari egindako ukoa onartzea eta, ondorioz, iraungitzat deklaratzea.

Adierazitakoarekin bat, eta erabiliz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak,

EBAZTEN DUT:

1. Canteras Acha SAk Arizkun Hegoaldea 3602 ikerketa baimenari egindako ukoa onartzea eta, ondorioz, baimena iraungi dela deklaratzea.

2. Ebazpen hau Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Biodibertsitatearen eta Arrantza Kudeaketaren Zerbitzuari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Ebazpen hau Canteras Acha SAri jakinaraztea, eta ohartaraztea ebazpenak ez duela administrazio bidea amaitzen eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

4. Ebazpen hau Baztango Udalari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

5. Ikerketa baimen honen iraungipena argitara ematea Estatuko Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Iruñean, 2025eko ekainaren 30ean.–Energia, Enpresa I+G+b eta Ekintzailetzako zuzendari nagusia, Garbiñe Basterra Oloriz.

Iragarkiaren kodea: F2509331