150. ALDIZKARIA - 2025eko uztailaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR NAGUSIA

Arau fiskala, Udalaren haur eskoletako jantoki zerbitzuak erabiltzeko prezio publikoak arautzen dituena. Hasierako onespena

Zizur Nagusiko Udalak, 2025eko uztailaren 26an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen arau fiskal bat, Zizur Nagusiko haur eskoletako jantoki zerbitzuak erabiltzeko prezio publikoak arautzen dituena.

Onetsitako espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten, eta aurkez ditzaten erreklamazioak, kexak nahiz oharrak; hori dena, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, aipatutako espedientea behin betiko onetsi, eta haren testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Zizur Nagusian, 2025eko uztailaren 4an.–Alkatea, Jon Gondán Cabrera.

Iragarkiaren kodea: L2509523