2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
VIANA
Lur-ondasunen gaineko 2025eko zerga borondatez ordaintzeko epea
Vianako Udalak adierazi du Lur-ondasunen gaineko 2025eko kontribuzioaren zerga borondatez ordaintzeko epea 2025eko irailaren 9an bukatuko dela.
Epe hori iraganik, ordaindu gabe dauden ordainagiriak Diru-bilketa Agentziara igorriko dira, premiamendu bidez kobra ditzan, Tributuei buruzko Foru Legean ezarritako errekarguekin, aurretik abisurik eman gabe.
Vianan, 2025eko uztailaren 8an.–Alkatea, M.ª Blanca Yolanda González García.
Iragarkiaren kodea: L2509552