2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
VIANA
Jarduera-lizentzia ematea. Garagardoa ontziz aldatzea
Bete dadin martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuaren 53.3 artikuluan xedaturikoa (foru dekretu horren bidez onetsi zen 17/2020 Foru Legea, Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituena, garatzeko erregelamendua), aditzera ematen da ezen, Alkatetzaren abenduaren 12ko 429/2025 Ebazpenaren bidez, honako ezaugarri hauek dituen jarduera sailkaturako lizentzia eman dela:
Sustatzailea: Hijos de Rivera SAU.
Jarduera: garagardoa ontziz aldatzeko lokala.
Tokia: La Serna bidea 5. 22. poligonoko 291. lurzatia.
Vianan, 2025eko ekainaren 26an.–Alkate udalburua, Blanca Yolanda González García.
Iragarkiaren kodea: L2509103