2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
EGUESIBAR
Udal ordenantza, suteak prebenitzeari buruzkoa. Hasierako onespena
Honako honen bidez aditzera ematen da Eguesibarko Udalak, 2025eko ekainaren 25ean egin osoko bilkuran, erabaki duela hasiera batean onestea Suteak prebenitzeari buruzko udal ordenantza.
Iragarki honen bidez betetzen da jendaurrean egoteko izapidea. Hogeita hamar egun baliodunekoa izanen da. Epe horretan, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoren, herritarrek eta interes legitimoa dutenek espedientea aztertzen ahalko dute, eta egiten ahalko dituzte egokitzat jotzen dituzten erreklamazioak, kexak edo oharrak. Halakorik aurkezten ez bada, hasierako onespena behin betikoa bilakatuko da.
Sarrigurenen, 2025eko uztailaren 1ean.–Alkatea, Xuriñe Peñas López.
Iragarkiaren kodea: L2509318