150. ALDIZKARIA - 2025eko uztailaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

RIBAFORADA

Aldaketa, 2025-2026 ikasturterako, Musika Eskolako tasen ordenantzan. Hasierako onespena

Ribaforadako Udalak, 2025eko uztailaren 22an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Udal Musika Eskolako tasak aldatzea, 2025-2026 ikasturterako.

Espedientea jendaurrean egonen da gutxienez hogeita hamar egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek nahiz interesdunek azter dezaten eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten.

Hogeita hamar eguneko epe hori iragandakoan, inork erreklamaziorik, kexarik edo oharrik aurkezten ez badu, behin betiko onetsitzat joko dira zerga-tasa, tasa eta prezio publikoen 2025erako aldaketa horiek.

Ribaforadan, 2025eko uztailaren 22an.–Alkatea, Tirso Calvo Zardoya.

Iragarkiaren kodea: L2510021