2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
AZKOIEN
Izena aldatzea kale bati. Jendaurreko informazioa
Azkoiengo Udalak, 2025eko ekainaren 30ean egindako osoko bilkuran, erabaki zuen dagokion prozedura abiaraztea bide publiko baten izena aldatzeko.
Azkoiengo Udaleko zerbitzu eskudunek bide publiko honen izena aldatzeko espedientea izapidetu dute:
Egungo izena: Antonio Sagardía kalea.
Proposatutako izena: Clara Campoamor kalea.
Espedientea 20 egunez egonen da jendaurrean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita, eta kontsultatzen ahalko da Azkoiengo Udaleko Hirigintza Alorraren bulegoetan; hori guztia, bete beharrez ezarrita dagoena Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2025 Legearen 83.2 artikuluan. Beren burua interesduntzat dutenak agertu ahal izanen dira, eta egoki irizten dieten alegazioak, iradokizunak edo erreklamazioak aurkeztu.
Azkoienen, 2025eko uztailaren 4an.–Alkatea, Juan Carlos Castillo Ezpeleta.
Iragarkiaren kodea: L2509519