2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ERRIBERRI
Zuzeneko adjudikazio bidezko La Falconera bazkalekuaren aprobetxamendurako eskaera
Iragarki honen bidez hamabost egun balioduneko epea irekitzen da La Falconera bazkalekuko belarren aprobetxamendurako adjudikazioa eska dezaten horretarako eskubidea dutela uste duten Erriberriko biztanleek. Hori dena, bat etorriz Nafarroako Toki-entitateen Ondasunen Erregelamendua onesten duen urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren 199. artikuluan xedatutakoarekin, eta jarraikiz Udalaren bazkalekuetako larreen aprobetxamendua arautzen duen udal ordenantzari (2017ko 161. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 22koan).
Eskaerarekin batera, aipatu ordenantzaren 22. artikuluan adierazitako dokumentazioa aurkeztu beharko da.
Erriberrin, 2025eko uztailaren 9an.–Alkatea, Josu Etxarri.
Iragarkiaren kodea: L2509587