150. ALDIZKARIA - 2025eko uztailaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURCHANTE

Udal ordenantza, arautzen dituena abandonu egoeran dauden orube eta eraikinen udal errolda eta haiek mantendu, garbitu eta hesitzeko baldintzak. Hasierako onespena eta jendaurreko informazioa

Murchanteko Udalak, 2025eko ekainaren 26an egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zen honako ordenantza hau: Ordenantza, arautzen dituena Murchanteko udalerrian abandonu egoeran dauden orube eta eraikinen udal errolda eta haiek mantendu, garbitu eta hesitzeko baldintzak. Orobat, onetsi zuen ordenantza jendaurrean jartzea.

Espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek hura azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten; hori dena, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325 artikuluarekin.

Aipatu epean inork ez badu erreklamaziorik aurkezten, ordenantza behin betiko onetsitzat joko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan eta ondorioak izan ditzan.

Murchanten, 2025eko ekainaren 26an.–Alkatea, Macario Manuel Jarauta Simón.

Iragarkiaren kodea: L2509222