1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2025eko uztailaren 2an hartua, "Muesko presa erromatarra" izeneko eremu arkeologikoa interes kulturaleko ondasun deklaratzen duena.
Vianako Printzea Erakundea-Kulturako zuzendari nagusiaren martxoaren 19ko 63/2024 Ebazpenaren bidez, espedientea ireki zen "Muesko presa erromatarra" izeneko eremu arkeologikoa interes kulturaleko ondasun deklaratzeko.
Ebazpena interesdunei jakinarazi zitzaien, 2024ko 76. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 16koan, eta jendaurrean egoteko 30 eguneko epea ireki zen.
Vianako Printzea Erakundea-Kulturako zuzendari nagusiaren azaroaren 25eko 306/2024 Ebazpenaren bidez, partzialki baietsi ziren egindako alegazioak, eta, Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilariaren maiatzaren 30eko 31/2025 Foru Aginduaren bidez, ebazpen horren kontra aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoa ezetsi zen.
Nafarroako Kulturaren eta Arteen Kontseiluko Ondare Historikoaren Batzordeak, 2025eko martxoaren 28an egindako bilkuran, deklarazioaren aldeko txostena egin zuen.
Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilariak proposaturik,
ERABAKITZEN DU:
1. "Muesko presa erromatarra" izeneko eremu arkeologikoa interes kulturaleko ondasun deklaratzea, deklarazioari buruzko espedientean dagoen dokumentazioan jasotako deskripzioarekin eta ezaugarriekin bat.
2. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
3. Erabaki honek administrazio bidea amaitzen du, eta horren aurka, aukeran, berraztertzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean edo, bestela, zuzenean, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan aurkaratzen ahal da, argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean.
Administrazio publikoek, berraztertzeko errekurtsoaren ordez, aurretiazko errekerimendua egiten ahalko dute, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1988 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.
Iruñean, 2025eko uztailaren 2an.–Bigarren lehendakariordea, Ana Ollo Hualde, Nafarroako Gobernuko kontseilari-idazkariaren ordez.
Iragarkiaren kodea: F2509378