2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LESAKA
Oihan-aprobetxamenduaren enkante publikoa
Lesakako Udalak, behar bezala baimenduta, iragartzen du gutun-azal itxien bidezko enkante publikoa, honako baso-lote hauen aprobetxamendua adjudikatzeko (PEFC 129/2012 baso-ziurtagiria):
1. lotea:
–Parajea: Aialde, Gardelko, Sastrin eta Piperrola.
–Espezieak: P. nigra (larizio pinua), Q. rubra (Ameriketako haritza).
–Bolumena: 2.966,54 m³ (2.271,23 m³ zur eta 695,31 m³ enbor txiki).
–Zuhaitz kopurua: 2.223.
–Tratamendu mota: arraseko mozketa eta bakantzea.
–Hasierako prezioa: 85.113,26 euro, BEZa kanpo.
Enkantearen behin-behineko adjudikazioaren ondoren, iragan beharko da emaitza seiren bat hobetzeko epea, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 229.6 artikuluari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Enkantean parte hartzeko proposamenak Lesakako Udaleko Idazkaritzan aurkeztuko dira, edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legean adierazitako tokietako batean (16.4 artikulua), eta haiekin batera baldintza ekonomiko-administratiboen agirian zerrendatutako dokumentazioa. Horretarako epea izanen da Nafarroako Kontratazio Atarian ezarritakoa.
Baldintza teknikoen eta ekonomiko-administratiboen agiriak Lesakako Udaleko Idazkaritzan eta Nafarroako Kontratazio Atarian daude ikusgai, interesdunen eskura.
Proposamenen irekitzea Udalaren iragarki-taulan eta Nafarroako Kontratazioaren Atarian argitaratuko da.
Lesakan, 2025eko uztailaren 15ean.–Alkatea, Ladis Satrustegui Alzugaray.
Iragarkiaren kodea: L2509655