2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LEKUNBERRI
Hiri-jarduketarako plan berezia AR3-S3 eremuan. Behin betiko onespena
Lekunberriko Udalak, 2025eko ekainaren 26an egindako osoko bilkuran, Lekunberriko Udalak sustatutako AR3-S3 eremuko hiri-jarduketarako plan behin betiko onartzea erabaki du.
Hasierako onarpena 2025eko otsailaren 13ko 30 zenbakiko NAOn argitaratu zen. Jendaurreko epean ez da alegaziorik, eragozpenik edo oharrik aurkeztu.
Horren edukia argitara ematen da, uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onartutako Lurralde Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 72. artikuluaren arabera.
Ebazpen honen aurka errekurtso hauetako bat aurkez daiteke:
–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera; edo
–Gora jotzeko errekurtsoa Nafarroako Administrazio Auzitegian, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo hilaren barruan.
Lekunberrin, 2025eko ekainaren 27an.–Alkatea, Arkaitz Goikoetxea Arriola.
Hiri-jarduketarako plan berezia (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L2509207