2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LAPOBLACIÓN
Aldaketa, Urez hornitzeko zerbitzua eta hura emateko tasak arautzen dituen ordenantzan. Hasierako onespena
Lapoblacion-Meanoko Udalak, 2025eko ekainaren 5ean egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea Urez hornitzeko zerbitzua eta hura emateko tasak arautzen dituen udal ordenantzan.
Onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoarekin.
Jendaurreko epea iragaten bada inork alegaziorik egin gabe, ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Lapoblación-Meanon, 2025eko uztailaren 3an.–Alkatea, Ernesto Apiñániz Remírez.
Iragarkiaren kodea: L2509465