150. ALDIZKARIA - 2025eko uztailaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GARRALDA

Ehiza barruti publikoa enkantean, oilagorra ehizatzeko

Garraldako Udalak, 2025eko ekainaren 25ean egindako osoko bilkuran, erabaki zuen enkante publikoa egitea, gutun-azal itxien bidezko prozedura erabiliz, oilagorraren ehiza aprobetxamendua emateko, NA-10.419 ehiza barrutian.

Iraupena: 5 denboraldi (2025/2026tik 2029/2030era).

Enkante hori eta horren ondoriozko adjudikazioa ehiza-barrutiko planaren behin betiko onespenaren menpe daude.

Enkante honen baldintza-agiria interesdunen eskura dago Garraldako Udalaren bulegoan (Arostegi plaza 1, 31693 Garralda), eta Udalaren egoitza elektronikoko iragarki-taulan (https://sedeelectronica.garralda.es/tablondeanuncios).

Enkantean parte hartzeko proposamenak 2025eko abuztuaren 18ko 12:00ak arte aurkeztuko dira, Garraldako Udalaren erregistro orokorrean.

Enkantea 2025eko abuztuaren 20ko 12:00etan eginen da, Garraldako udaletxeko osoko bilkuren aretoan (Arostegi plaza, 1).

Garraldan, 2025eko uztailaren 9an.–Alkatea, Ion Iriarte Pedroarena.

Iragarkiaren kodea: L2509605