150. ALDIZKARIA - 2025eko uztailaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GALAR

Jarduera-lizentziaren eskaera. Erabilera anitzeko eraikina handitzea

Aditzera ematen da ondotik zehazten den espedientea jendaurrean egonen dela hogei egun baliodunean, udal bulegoetan, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, epe horretan bidezko alegazioak egin ditzaten jarduerak ukitutakoek. Hori dena, bete dadin abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea (haren bidez arautzen dira ingurumenean eragina duten jarduerak), bai eta martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretua ere (haren bidez onesten da lege hori garatzeko erregelamendua).

Sustatzailea: Galarko Udala.

Jarduera: erabilera anitzeko eraikina handitzea.

Tokia: katastroko 4. poligonoko 165. lurzatia; posta helbidea: Gezaurre industrialdea z.g., Getze Galarren.

Getze Galarren, 2025eko ekainaren 26an.–Alkate udalburua, Óscar Amóztegui Recalde.

Iragarkiaren kodea: L2509164