150. ALDIZKARIA - 2025eko uztailaren 29a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2025eko ekainaren 25ean hartua, Tuterako "ETI San Juan" ikastetxe bateratu politeknikoa sortzen duena.

Nafarroako Foru Komunitateko Bigarren Hezkuntzako Institutuen Erregelamendu Organikoa onetsi zuen otsailaren 10eko 25/1997 Foru Dekretuak xedatzen du Bigarren Hezkuntzako institutuak Nafarroako Gobernuak sortuko dituela.

Tuterako "ETI" ikastetxe bateratu politeknikoak hazkunde garrantzitsua izan du azken bost urteotan, kontuan izanik ikasleen kopurua %45 hazi dela eta profil profesional berriak txertatu direla. Ikastetxeko matrikulazio arruntei dagokienez, 1.500 bat ikaslez osatuta dago, eta horietaz gain, enplegurako prestakuntzako ikasleak ere baditu ETIk (hots, %30eko igoera izan du modalitate horretako jarduerak). Hazkunde horren ondorioz, erdi mailako eta goi mailako heziketa zikloak ere eskaini behar izan dira, nola goizez hala arratsaldez (40 atal).

Egoera hori kontuan izanik, Hezkuntza Departamentuak ezinbestean hartu behar izan du esku eta hainbat jarduketa gauzatu ditu.

"ETI" IBPak hiru kokalekutan ditu beste hainbeste egoitza: ETI San Juan IBPa, ETI Central IBPa eta ETI Polígono IBPa. Bi gauza planteatzen dira: batetik, ETI Polígono IBPan kokatutako ikasketak lekuz aldatzea, eta instalazio horiek integratzea egoitza nagusian. Bestetik, ikasketen eskaintza berrantolatzeko aukera planteatzen da, "ETI" IBPa bi ikastetxe independentetan banatuz: batetik, "ETI Central", Tarazona hiribidean, non aurreikusita baitako epe ertainean instalazio berriak eraikitzea, lankide heziketaren eskari berriak betetze aldera; eta bestetik, hirigune historikoko "ETI San Juan", non egokitzapen-obrak egin ondoren, aurreikusita baitago ikasketa eskaintza berri bat kokatzea, zehazki, Ostalaritza eta Turismoa lanbide-arloko ikasketak.

Bi ikastetxetan banantze horrek pedagogia eta administrazio kudeaketa erraztuko du, eta lehen urratsa izanen da prozesu batean; prozesu horretarako, halaber, beharrezkoa izanen da Administrazioa eta Kudeaketa ikasketak lekuz aldatzea Nafarroako Unibertsitate Publikoak Tarazona hiribidean dituen instalazioetara, San Juan plazako egoitzan behar diren obrak errazago gauzatu daitezen.

Aurrekoagatik guztiagatik, Hezkuntza Departamentuak proposamen txosten bat aurkeztu du, Nafarroako Gobernuaren erabakiaren medioz, Tuterako "ETI San Juan" Ikastetxe Bateratu Politeknikoa sortzeko, Udalerri horretan kokaturiko "ETI" IBPa bananduz.

Bi ikastetxe horietan banantzeko espedientea osatu egiten da Digitalizazioko eta Hezkuntza Zerbitzuetako zuzendari nagusiaren ebazpen baten bidez; espediente horrekin, "ETI" IBPko ikasketen eskaintza aldatu egiten da, bai eta haren izena ere, "ETI Central" izena hartuko baitu.

Nafarroako Eskola Kontseiluak edo Hezkuntzako Batzorde Nagusiak egina du espedientearen gaineko txostena, eta irakasleen ordezkari sindikalei ezagutzera eman zaie.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Hezkuntzako kontseilariak proposaturik,

ERABAKITZEN DU:

1. 2025eko uztailaren 1eko ondorioekin, "ETI San Juan" Ikastetxe Bateratu Politeknikoa sortzen da; hona hemen ikastetxe horren erregistro datuak:

Ikastetxearen kodea: 31015200.

Ikastetxearen titularra: Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentua.

Izen orokorra: Ikastetxe Bateratu Politeknikoa.

Berariazko izena: "ETI San Juan".

Helbidea: San Juan plaza, 6.

Herria: Tutera, 31015.

Udalerria: Tutera.

Ikasketak eta baimenduriko gehieneko unitateen eta lanpostuen kopurua:

Lanbide heziketako ikasketak, jarraian adierazitako lanbide-arloetakoak, graduetakoak eta lanbide zikloetakoak:

–MERKATARITZA ETA MARKETINA lanbide-arloa.

1.–Merkataritzako Zerbitzu Orokorretako Laguntzailearen Lanbide Heziketa Berezia.

  • 1 unitate, 1., 2., 3. eta 4. ikasturteetarako, multzokatuak.
    • Gehieneko edukiera: 10 ikasle.
    • Goizeko txanda.

2.–D gradua, "Merkataritza Jarduerak" erdi mailako heziketa-zikloari dagokiona.

  • 4 unitate, 1. ikasturterako 2, eta 2. ikasturterako 2.
    • Gehieneko edukiera: 24 ikasle unitateko.
    • Goizeko txanda.

3.–D gradua, "Marketina eta Publizitatea" goi mailako heziketa-zikloari dagokiona.

  • 2 unitate, 1. eta 2. ikasturteetarako.
    • Gehieneko edukiera: 24 ikasle unitateko.
    • Arratsaldeko txanda.

4.–D gradua, "Garraioa eta Logistika" goi mailako heziketa-zikloari dagokiona.

  • 2 unitate, 1. eta 2. ikasturteetarako.
    • Gehieneko edukiera: 24 ikasle unitateko.
    • Arratsaldeko txanda.

–IRUDI PERTSONALA lanbide-arloa.

5.–D gradua, "Garraioa eta Logistika" oinarrizko mailako heziketa-zikloari dagokiona.

  • 2 unitate, 1. eta 2. ikasturteetarako.
    • Gehieneko edukiera: 14 ikasle unitateko.
    • Goizeko txanda.

6.–D gradua, "Estetika eta Edergintza" erdi mailako heziketa-zikloari dagokiona.

  • 2 unitate, 1. eta 2. ikasturteetarako.
    • Gehieneko edukiera: 24 ikasle unitateko.
    • Arratsaldeko txanda.

7.–D gradua, "Ile-apainketa eta Ilearen Kosmetika" erdi mailako heziketa-zikloari dagokiona.

  • 2 unitate, 1. eta 2. ikasturteetarako.
    • Gehieneko edukiera: 24 ikasle unitateko.
    • Goizeko txanda.

–INFORMATIKA ETA KOMUNIKAZIOAK lanbide-arloa.

8.–D gradua, "Bulegoko Informatika" oinarrizko mailako heziketa-zikloari dagokiona.

  • 2 unitate, 1. eta 2. ikasturteetarako.
    • Gehieneko edukiera: 14 ikasle unitateko.
    • Goizeko txanda.

9.–D gradua, "Sistema Mikroinformatikoak eta Sareak" erdi mailako heziketa-zikloari dagokiona.

  • 2 unitate, 1. eta 2. ikasturteetarako.
    • Gehieneko edukiera: 24 ikasle unitateko.
    • Goizeko txanda.
  • 1 unitate BIRTUALA/ONLINEKOA modalitatean.
    • Gehieneko edukiera: 35 ikasle moduluko.
    • Arratsaldeko txanda.

10.–D gradua, "Sareko Sistema Informatikoen Administrazioa" goi mailako heziketa-zikloari dagokiona.

  • 2 unitate, 1. eta 2. ikasturteetarako.
    • Gehieneko edukiera: 24 ikasle unitateko.
    • Arratsaldeko txanda.

–ADMINISTRAZIOA ETA KUDEAKETA lanbide-arloa.

11.–D gradua, "Administrazio Kudeaketa" erdi mailako heziketa-zikloari dagokiona.

  • 4 unitate, 1. ikasturterako 2, eta 2. ikasturterako 2.
    • Gehieneko edukiera: 24 ikasle unitateko.
    • Goizeko txanda.

12.–D gradua, "Administrazioa eta Finantzak" goi mailako heziketa-zikloari dagokiona.

  • 2 unitate, 1. eta 2. ikasturteetarako.
    • Gehieneko edukiera: 24 ikasle unitateko.
    • Goizeko txanda.
  • 2 unitate, 1. eta 2. ikasturteetarako.
    • Gehieneko edukiera: 24 ikasle unitateko.
    • Arratsaldeko txanda.

–OSTALARITZA ETA TURISMOA lanbide-arloa.

13.–D gradua, "Sukaldaritza eta Gastronomia" erdi mailako heziketa-zikloari dagokiona.

  • 2 unitate, 1. eta 2. ikasturteetarako.
    • Gehieneko edukiera: 24 ikasle unitateko.
    • Goizeko txanda.

14.–D gradua, "Jatetxe Zerbitzuak" erdi mailako heziketa-zikloari dagokiona.

  • 2 unitate, 1. eta 2. ikasturteetarako.
    • Gehieneko edukiera: 24 ikasle unitateko.
    • Goizeko txanda.

2. Nabarmentzekoa da Ostalaritza eta Turismoa lanbide-arloko ikasketak arian-arian txertatuko direla ikastetxean 2026-2027 eta 2027-2028 ikasturteetan zehar. Halaber, ikasturte horietan eta 2028-2029 ikasturtera arte, Administrazioa eta Kudeaketa lanbide-arloko ikasketak aldi baterako kokatuko dira Nafarroako Unibertsitate Publikoak Tarazona hiribidean (z.g.) dituen lokaletan.

3. 1. apartatuan aipaturiko ikasketetan 2025-2026 ikasturterako matrikulaturiko ikasleak "ETI San Juan" Ikastetxe Bateratu Politekniko berriari atxikiko zaizkio.

4. 2025eko uztailaren 1etiko ondorioekin, Tuterako "ETI San Juan" IBParen plantilla organikoa osatzea.

5. I. eranskinean agertzen den Tuterako "ETI" IBPan gaur egun behin betiko destinoa duten irakasleak "ETI San Juan" Ikastetxe Bateratu Politekniko berriari atxikiko zaizkio, 2025eko uztailaren 1etik aurrerako ondorioekin, eranskin horretan aipatutako bi pertsonen kasuan izan ezik; horien kasuan, azken lekualdatze lehiaketan lortu dutenez behin betiko destinoa, 2025eko irailaren 1etik aurrera izanen dira ondorioak. Lehen Tuterako "ETI" IBPari atxikitako irakasleek ikastetxe horretan perfekzionatutako behin betiko destinoa duten antzinatasuna mantenduko dute ikastetxean ondorio guztietarako.

6. II. eranskinean aipatutako lanpostuei atxikita egonik irakasleak ez diren langileak, funtzionarioak eta administrazio-kontratudunak, "ETI San Juan" Ikastetxe Bateratu Politekniko berriari atxikiko zaizkio, 2025eko uztailaren 1etik aurrerako ondorioekin.

7. Halaber, adierazi behar da "ETI San Juan" IBPko zuzendaria eta haren zuzendaritza taldeko gainerako kideak 2025eko uztailaren 1etik aurrerako ondorioekin izendatu direla, ezohiko prozedura baten bitartez eta ikasturte bateko iraupenarekin.

8. Aldi baterako baimena ematea, 2028ko ekainaren 30era arte, gobernu akordio honetan aipaturiko ikastetxeetako edozeinetan behin betiko destinoa duten irakasle funtzionarioei, ikastetxe horietako edozeinetan zuzendaritza-karguak betetzeko, edozein izanik ere eskola-karga esleituta duteneko lekua.

9. "ETI San Juan" Ikastetxe Bateratu Politekniko berriak "ETI Central" IBParekin partekatuko du garraio ibilbidea; beraz, bi ikastetxeek partekatutako garraio-zerbitzuarekin bateragarriak diren eskola-egutegia eta -ordutegiak izan beharko dituzte.

10. Hezkuntzako kontseilariari ahalmena ematen zaio Gobernuaren erabaki honetan ezarritakoa garatzeko eta gauzatzeko behar diren xedapenak eman ditzan.

11. Erabaki hau igortzea Tuterako Udalera, Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako Zuzendaritza Nagusira, Langileriaren eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusira, Digitalizazioko eta Hezkuntza Zerbitzuetako Zuzendaritza Nagusira, Idazkaritza Tekniko Nagusira, Hezkuntza Departamentuko zerbitzu guztietara.

12. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

Iruñean, 2025eko ekainaren 25ean.–Nafarroako Gobernuko kontseilari-idazkaria, Félix Taberna Monzón.

I. ERANSKINA.–"ETI SAN JUAN" IBP-ARI ATXIKITA EGONIK BEHIN BETIKO DESTINOA DUTEN IRAKASLE FUNTZIONARIOAK

Maisu-maistrak.

–Pedagogia terapeutikoa atazak ikasteko geletan:

POLA LAMBEA, MARIA ESTHER

Bigarren Hezkuntzako irakasleak.

–Enpresen Administrazioa:

APASTEGUI BAILE, MARIA CONSUELO

BAIGORRI SAN VICENTE, BEGOÑA

CAMPO DUQUE, MIGUEL ANGEL

–Esparru Soziolinguistikoa:

IBARZO JOVEN, CLAUDIA

–Irudi Pertsonaleko Aholkularitza eta Prozesuak:

GARCIA PUERTA, MARIA DOLORES

–Lanerako Prestakuntza eta Orientabideak:

FERNANDEZ DURAN, SONIA

–Informatika:

AGUDO SANCHO, IGNACIO

ESCRIBANO BAIGORRI, ORLANDO

GARCIA MOLINA, CONSTANCIO JAVIER

JIMENEZ MIRAMON, JESUS MARIA

TORRALBA GASCON, JOSE ANTONIO

–Ingelesa:

BURGUI FERNANDEZ, PATRICIA

–Merkataritzako Antolaketa eta Kudeaketa:

BERNAL SANCHEZ, MARIA LOURDES

GARAIOA ARANBURU MARKEL XABIER

SIERRA PEREZ, ANA

TORRELLAS PEREZ, SARA

–Merkataritzako Prozesuak:

BALBOA GARCIA, DIANA

HERRERO MATA, MARTA

RODRIGUEZ CARBONELL, MARIA

–Administrazio Kudeaketako Prozesuak:

HUETE GOMEZ, ISABEL

PEREZ CALVO, MARIA CARMEN

VALLE CRESPO, ANA RITA

–Sistema eta Aplikazio Informatikoak:

CASTILLO SAGASTA, SILVIA

FERNANDEZ CUESTA LAURA

GARCIA LOPEZ, AMAYA

GIL RABANO, MARIA DEL PILAR

MARTINEZ CORCHON, ILDEFONSA

MORENO RODRIGUEZ, GERMAN

NAVARRO FRIAS, JUAN CARLOS

RICO CASTILLO, MANUEL

ZAMORANO SARDON, MONICA

Lanbide Heziketako Sektore Berezietako irakasle espezialista.

–Ile Apainketa:

PASTOR MATA, MARIA CARMEN

Lanbide Heziketako irakasle teknikoak.

–Ile Apainketa:

ABENOZA LLERA, EVA PILAR

FLECHA BUENO, MACARENA

GOMEZ CABALLERO, MARIA ZAYRA

–Merkataritzako prozesuak:

ESCUDERO YAGUE, EVA MARIA

II. ERANSKINA.–"ETI SAN JUAN" IBP-ARI ATXIKITA EGONIK IRAKASLEAK EZ DIREN FUNTZIONARIOAK

LANPOSTUA

LANPOSTUA

1. DEITURA

2. DEITURA

IZENA

LANGILERIA

OKUPAZIOA

IKASTETXEA

0033561

ADMINISTRARIA

LAPARTE

RODRIGUEZ

MARIA YOLANDA

FUNTZIONARIOA

10000

ETI SAN JUAN

0039993

ADMINISTRARIA

PEREZ

GARDE

MARIA

ADMINISTRAZIO-KONTRATUDUNA, NAFARROAKO GOBERNUA

10000

ETI SAN JUAN

0040031

CONSERJE

GIL

PEÑA

CARLOS

ADMINISTRAZIO-KONTRATUDUNA, NAFARROAKO GOBERNUA

10000

ETI SAN JUAN

0035800

ZERBITZU OROKORRAK

RUIZ

RUIZ

MARIO

ADMINISTRAZIO-KONTRATUDUNA, NAFARROAKO GOBERNUA

10000

ETI SAN JUAN

0035801

ZERBITZU OROKORRAK

FERNANDEZ

AGORRETA

FRANCISCO JAVIER

ADMINISTRAZIO-KONTRATUDUNA, NAFARROAKO GOBERNUA

10000

ETI SAN JUAN

Iragarkiaren kodea: F2509089