150. ALDIZKARIA - 2025eko uztailaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETXARRI ARANATZ

Aldaketa, 2025erako, prezio publikoetan. Hasierako onespena

Etxarri Aranazko Udalak, 2025eko ekainaren 19an egindako osoko bilkura berezian, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea prezio publikoetan, ezartzeko zer prezio publiko egonen diren indarrean 2025ean.

Espedientea jendaurrean egonen da 30 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten, eta aurkez ditzaten bidezkoak iruditzen zaizkien erreklamazioak, kexak eta oharrak; hori dena, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Epe hori iragandakoan, inork alegaziorik aurkezten ez badu, behin betikotzat hartuko dira, eta testu osoa emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Etxarri Aranatzen, 2025eko uztailaren 11n.–Alkatea, María Saez de Albeniz Bregaña.

Iragarkiaren kodea: L2509619