2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ETXALAR
Uso-ehizako postuen enkantea
Udal honek enkante publikorako deialdia egin du, Larmendi alderdian kokaturiko usategien aprobetxamendua esleitzeko, 2025eko ehiza denboraldirako.
Enkantea herriko etxean eginen da 2025eko irailaren 6an, 12:00etan, ahozko prozeduraren bidez.
Baldintza-agiria interesaturik daudenen eskura dago bai udal bulegoetan, baita Etxalarko udalaren web orrian ere (www.etxalar.eus).
Etxalarren, 2025eko uztailaren 4an.–Alkatea, Xabier Etxarte Miquelestorena.
Iragarkiaren kodea: L2509541