2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ESTERIBAR
2025erako zerga-tasak. Hasierako onespena
Esteribarko Udalak, 2025eko maiatzaren 29an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2025eko ekitaldiko zerga-tasak.
Espedientea jendaurrean egonen da Idazkaritzan 30 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita, herritarrek eta bidezko interesdunek espedientea azter dezaten eta egoki irizten dituzten erreklamazioak egin ditzaten, jarraikiz xedatuari uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1.b) artikuluan (Toki Administrazioari buruzko legea). Ohartarazten da hura behin betikoa bilakatuko dela baldin jendaurrean egon bitartean inork erreklamazio, kexa edo oharrik aurkezten ez badu. Nolanahi ere, aipatu aldaketen testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu beharko da.
Esteribarren, 2025eko ekainaren 15ean.–Alkatea, Guillermo Larrayoz Otazu.
Iragarkiaren kodea: L2509361