2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
CORELLA
Aldaketa puntuala Lorategi Hiriari buruzko ordenantzan. Hasierako onespena
Corellako Udalak, 2025eko ekainaren 27an egin osoko bilkura berezian, honako erabaki hau hartu zuen:
Ikusirik Lorategi Hiriari buruzko ordenantzarako proposatutako aldaketa puntuala, ikusirik txosten juridikoa, eta bat etorriz udal arkitektoaren txosten teknikoarekin, zeinak espedientean jasorik baitaude.
Kontuan harturik Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 325.3. artikulua.
Kontuan harturik Hirigintza Batzordearen aldeko txostena, 2025eko ekainaren 23koa.
ERABAKITZEN DA:
Lehena.–Hasiera batez onestea aldaketa puntuala Lorategi Hiriari buruzko ordenantzan.
Bigarrena.–Espedienteari behar den nahitaezko izapidetzea eta publizitatea ematea, eta jendaurreko informazioaren tramitea gauzatzea, hura jendaurrean paraturik udal honen iragarki-taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta sare sozialetan dokumentua partekatuta, hogeita hamar egun baliodunean, interesdunek aldi horretan azter dezaten eta egoki iruditzen zaizkien ekarpenak eta erreklamazioak aurkez ditzaten.
Hirugarrena.–Hasierako onespenaren erabakia behin betikoa bilakatuko da, baldin eta erreklamaziorik, kexarik nahiz oharrik aurkezten ez bada.
Corellan, 2025eko ekainaren 27an.–Alkatea, Gorka García Izal.
Iragarkiaren kodea: L2509255