150. ALDIZKARIA - 2025eko uztailaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CORELLA

Herri-ondasunak berreskuratzeko transakzio-hitzarmena, Corellako Udalaren eta partikularren artean. Jendaurrean jartzea

Corellako Udalak, 2025eko ekainaren 27an egin osoko bilkura berezian, honako erabaki hau hartu zuen:

Kontuan izanik behar bezala erregistratutako idazkiak aurkeztu zirela (dagozkien espedientetan jasota dagoen bezala), zeinen bidez eskatzen baita izapidetu dadila transakzio-hitzarmen bat Cierzo eta Argenzón mendietako herri-ondasunak berreskuratzeko, aprobetxamenduen titular bakoitzaren lurzatiei dagokiena, konpentsazio ekonomikoaren formularen bidez.

Kontuan izanik Corellako Udalak 2021eko apirilaren 15ean onetsi zituela hasiera batez herri-lurrak berreskuratzeko oinarri orokorrak. Oinarri horiek behin betiko onetsi ziren Nafarroako Gobernuak 2022ko ekainaren 22an hartutako erabaki baten bidez, eta 2022ko 142. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ziren, uztailaren 18an.

Kontuan izanik Udalak hasiera batez onetsi zituela 15. eta 16. poligonoetarako eta horietan xehatutako lurzatietarako oinarri partikularrak (behin betiko onetsi ziren Nafarroako Gobernuak 2024ko azaroaren 13an hartutako erabaki baten bidez, eta 2024ko 243. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ziren, azaroaren 29an) eta oinarri horiek ezin izan zirela aplikatu aipatu espedientean, oinarri horiek onetsi aitzinetik partikularrekin hitzarmena sinatu zelako.

Aintzat harturik, norberaren izenean edo ordezkariak diren aldetik, eskatzaile guztiek sinatu dutela banakako transakzio-hitzarmena, zeina onesten baita. Hitzarmen horiek, horretarako bideratutako espedientean dauden txosten teknikoen arabera, betetzen dituzte aplikatu beharreko araudia eta Corellako herri-ondasunak berreskuratzeko oinarri orokorrak.

Aintzat harturik Nekazaritza, Abeltzaintza eta Herri-lurren Informazio Batzordeak 2025eko ekainaren 23an emandako irizpena, eta jarraikiz 6/1990 Foru Legearen 116.1 artikuluari, 280/1990 Foru Dekretuaren 30., 31. eta 32. artikuluei eta 7/1985 Legearen 22. eta 47. artikuluei (Toki-araubidearen oinarriei buruzkoa).

ERABAKITZEN DA:

Lehenbizikoa.–Hasiera batez onestea herri-ondasunak berreskuratzeko transakzio-hitzarmenak, Corellako Udalaren eta interesdun hauen artean:

1. Joaquina Laura Bermejo Chivite (16. poligonoko 550. lurzatia) CONVENIOS–T–EDP/2024/5.

2. Jesús María Sanz Fernández (15. poligonoko 850. lurzatia) CONVENIOS–T–EDP/2024/6.

3. Isabel Martínez Navascués (16. poligonoko 473., 491., 497. lurzatiak) CONVENIOS–T–EDP/2024/7.

4. Natalia García Martínez (15. poligonoko 851. lurzatia) CONVENIOS–T–EDP/2024/8.

Bigarrena.–Jendaurrean jartzea erabakia, 30 egunez, iragarkia paratuz Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan eta webgunean, bizilagunek eta interesdunek egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Hirugarrena.–Erabakitzea ezen alegaziorik aurkezten ez bada, erabakia behin betikoa izanen dela, eta, horrenbertzez, Nafarroako Gobernuaren departamentu eskudunari bidaliko zaizkiola espedienteak, behar bezala izapidetuta, behin betiko onets ditzan.

Laugarrena.–Agintzea, hitzarmenak behin betiko onetsitakoan, horiek eskritura publikoan formalizatzeko eta herri-ondasunetan izandako aldaketak jabetza erregistroan jaso eta inskribatzeko, bai eta katastroko aldaketa eta udal ondasunen inbentarioa izapidetzeko ere.

Corellan, 2025eko ekainaren 27an.–Alkatea, Gorka García Izal.

Iragarkiaren kodea: L2509253