150. ALDIZKARIA - 2025eko uztailaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CÁRCAR

Ordenantza, lagun egiteko animaliak edukitzea arautzen duena. Hasierako onespena

Carcarko Udalak, 2025eko uztailaren 9an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen ordenantza bat, arautzen duena lagun egiteko animaliak edukitzea Carcarren.

Espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, erabakiaren hasierako onespen hau argitaratuta Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan eta webgunean, bizilagunek eta interes legitimoa dutenek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak egin ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluarekin eta horrekin bat datozenekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Hasierako onespenaren erabaki hau behin betikoa bilakatuko da baldin eta jendaurreko epean inork ez badu erreklamaziorik, eragozpenik edo oharrik aurkezten. Ordenantzaren testua behin betiko onetsitakoan, behar den iragarkia eta haren testu osoa argitaratuko dira Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Carcarren, 2025eko uztailaren 14an.–Alkatea, Teresa Insausti Sola.

Iragarkiaren kodea: L2509626