2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BURLATA
23. ordenantza fiskala, arautzen dituena lur-ondasunen gaineko kontribuzioaren zergaren aukerako hobariak. Hasierako onespena
Burlatako Udalak, 2025eko ekainaren 26an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 23. ordenantza fiskala, arautzen dituena lur-ondasunen gaineko kontribuzioaren zergaren aukerako hobariak.
Onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten, eta aurkez ditzaten erreklamazioak, kexak nahiz oharrak. Hori dena, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Jendaurreko epea inork alegazio, eragozpen edo oharrik aurkeztu gabe iragaten bada, ordenantza behin betiko onetsitzat joko da, eta bere testua osorik argitaratuko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Burlatan, 2025eko ekainaren 27an.–Alkatea, Berta Arizkun González.
Iragarkiaren kodea: L2509192