150. ALDIZKARIA - 2025eko uztailaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOZAR

Ordenantza, arautzen dituena jantoki komunitarioaren zerbitzua erabiltzeko prezio publikoak. Hasierako onespena

Berriozarko Udalak, 2025eko ekainaren 25ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen jantoki komunitarioaren zerbitzua erabiltzeko prezio publikoak arautzen dituen ordenantza.

Onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten, eta aurkez ditzaten erreklamazioak, kexak nahiz oharrak; hori guztia, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Jendaurreko epea igarotzen bada inork alegaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onetsirik geldituko da ordenantza honen aldaketa, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Berriozarren, 2025eko uztailaren 4an.–Alkatea, Iker Mariezcurrena Celaya.

Iragarkiaren kodea: L2509620