2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BERRIOZAR
Aldaketa, 5. arau fiskalean. Hasierako onespena
Berriozarko Udalak, 2025eko ekainaren 25ean egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea 5. arau fiskalean, zeinak arautzen baititu prezio publikoak Udalak hezkuntza, kultura, kirol edo gizarte arloetan antolatzen dituen Udalak antolatzen dituen ikastaro eta jardueretako sarrera, izen emate edo matrikuletarako.
Aldaketaren bidez, tarifa berri bat sartuko da I. epigrafean ("Ikastaroak"). Honela geratuko da idatzita:
TARIFEN ERANSKINA
5. ARAU FISKALA, UDALAK HEZKUNTZA, KULTURA, KIROL EDO GIZARTE ARLOETAN ANTOLATZEN DITUEN IKASTARO ETA JARDUERETAKO SARRERA, IZEN-EMATE EDO MATRIKULETAKO PREZIO PUBLIKOAK ARAUTZEN DITUENA
I. epigrafea.–Ikastaroak.
I.1. Erroldatuak - Haurrak:
• 15 ordu bitarteko ikastaroak: 18,20 euro.
• 16 ordutik 32 ordura bitarteko ikastaroak: 42,45 euro.
• 32 ordutik gorako ikastaroak: 60,60 euro.
I.2. Erroldatuak - Gazteak eta helduak:
• 32 ordu bitarteko ikastaroak: 48,50 euro.
• 33 ordutik 60 ordura bitarteko ikastaroak: 66,70 euro.
• 61 ordutik 90 ordura bitarteko ikastaroak: 84,90 euro.
• 90 ordutik gorako ikastaroak: 109,10 euro.
Baldintza orokorrak:
Berriozarren erroldatuta ez daudenek eta Udalarekin hitzarmenik ez duten herrietako bizilagunek %50 gehiago ordaindu beharko dute. Ikastaro eta zerbitzu hauetan sarbidea izateko tenorean, eskaintzen diren plazak eskaerak baino gutxiago badira, Berriozarren erroldaturik daudenek eta hitzarmena duten herrietakoek izanen dute lehentasuna. Plazak baino eskaera gehiago badaude, zozketa bidez esleituko dira.
Hau guztia argitaratzen da, eta espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek azter dezaten eta aurkez ditzaten bidezko iruditzen zaizkien erreklamazioak edo iradokizunak; hori guztia bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 223. artikuluarekin.
Erreklamaziorik edo iradokizunik aurkezten ez bada, aldaketa behin betiko onartutzat joko da, eta horretarako ez da beharrezkoa izanen osoko bilkuraren erabakirik. Orobat, aldatutako ordenantzaren testu osoa argitaratuko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, eta indarrean jarriko da 2025eko irailaren 1ean.
Berriozarren, 2025eko ekainaren 26an.–Alkatea, Iker Mariezcurrena Celaya.
Iragarkiaren kodea: L2509187