2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BERRIOBEITI
Jarduera-lizentziaren eskaera. Zerbitzu teknikoak
Aditzera ematen da ondotik zehazten den espedientea jendaurrean egonen dela udal bulegoetan, hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik, epe horretan bidezko alegazioak egin ditzaten jarduerak ukitutakoek. Hori dena, bete dadin abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legean xedatutakoa (Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen Foru Legea).
Sustatzailea: Navarra Conservación y Mantenimientos SL.
Jarduera: zerbitzu teknikoak.
Tokia: Sarrio Soto industrialdea; Cañada Real kalea 2, Berriobeiti.
Berriobeitin, 2025eko uztailaren 2an.–Alkatea, Félix Remírez Hoyos.
Iragarkiaren kodea: L2509394