2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARANGUREN
Jarduera-lizentzia ematea. Gozotegia (prestalekua eta saltokia)
Aditzera ematen da jarduerarako lizentzia bat eman dela, honako ezaugarri hauek dituena (hori dena, bete dadin abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea, zeinaren bidez arautzen baitira ingurumenean eragina duten jarduerak –argitaratu zen 2020ko 296. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 22an–):
Lizentzia eman den eguna: 2025eko uztailaren 4a.
Sustatzailea: María del Carmen Larrey Junco.
Jarduera: gozotegia (prestalekua eta saltokia).
Tokia: Santxiki pasealekua 11, behea, Mutiloa.
Mutiloan, 2025eko uztailaren 4an.–Alkatea, Manuel Romero Pardo.
Iragarkiaren kodea: L2509491