150. ALDIZKARIA - 2025eko uztailaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AGOITZ

Aldaketa, Arriskutsuak izan daitezkeen animaliak edukitzea eta babestea arautzen duen ordenantzan. Hasierako onespena

Agoizko Udalak, 2025eko uztailaren 3an egindako ohiko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea Agoitzen arriskutsuak izan daitezkeen animaliak edukitzea eta babestea arautzen duen ordenantzan. Aldaketa horren bidez, ordenantzaren 1. eranskinetik kendu nahi dira martxoaren 22ko 287/2022 Errege Dekretuaren I. eranskinean ez dauden arrazak (errege dekretu horren bidez garatu zen 50/1999 Legea, abenduaren 23koa, arriskutsuak izan daitezkeen animaliak edukitzeari aplikatu behar zaion araubide jurudikoari buruzkoa). Zehazki, arraza hauek dira: bulmastiffa, dobermana, Bordeleko dogoa, mastin napolitarra eta ausiki-zakur kanariarra.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325 artikuluan xedatuari jarraikiz, erabakia jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iragaten bada, ordenantza hori behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Agoitzen, 2025eko uztailaren 3an.–Alkate udalburua, Angel Martín Unzué Ayanz.

Iragarkiaren kodea: L2509453