2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ANTSOAIN
Jarduera-lizentziaren eskaera. Tatuaje eta estetika lantegia
Jendaurrean jartzen da jarraian zehazten den eskaera.
Espedientea ikusgai egonen da Idazkaritzan, iragarki hau argitaratu eta hogei egun balioduneko epean. Epe horretan, interesdunek aztertzen ahal dute, eta alegazioak aurkeztu.
Sustatzailea: Conrado Lavy Machiarena.
Jarduera: tatuaje eta estetika lantegia.
Tokia: Aitzoain kalea, 10 (19. bulegoa).
Abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legearen bidez dago arautua eskaera hau (Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen Foru Legea).
Antsoainen, 2025eko ekainaren 30ean.–Alkatea, Marta Díez Napal.
Iragarkiaren kodea: L2509266