150. ALDIZKARIA - 2025eko uztailaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALTSASU

Aldaketa, Mendiko pista eta bideen erabilera arautzen duen ordenantzan. Hasierako onespena

Altsasuko Udalak, 2025eko ekainaren 25ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aldaketa Mendiko pista eta bideen erabilera arautzen duen udal ordenantzan.

Espedientea jendaurrean egonen da 30 egun baliodunez, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek eta interesdunek espedientea azter dezaten, eta aurkez ditzaten erreklamazioak, kexak edo oharrak. Hori dena, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1.b) artikuluarekin (foru-lege horrek Nafarroako Toki Administrazioa du hizpide).

Hasierako onespenaren erabakia behin betikoa bilakatuko da, baldin eta jendaurreko epean inork ez badu aurkezten erreklamaziorik, kexarik edo oharrik.

Altsasun, 2025eko ekainaren 27an.–Alkatea, Javier Ollo Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2509190