150. ALDIZKARIA - 2025eko uztailaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AGUILAR KODES

Herri-lurren desafektazioa lagapenerako. Hasierako onespena

Aixendar SA sustatzen ari da Labraza haize-parkearen eraikuntza (40 MW-eko potentzia instalatua), Aguilar Kodesko (Nafarroa) eta Oiongo (Araba) udal-mugarteetan.

Parke fotovoltaikoaren proposamenak ukitutako lursailak herri-lurrak direnez, instalatu aurretik, Nafarroako Gobernuaren baimena behar da eta dagokion desafektazio-espedientea izapidetu behar da, gero lagatzeko eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Herri-lurren Atalak karga sor dezan. Horretarako, nahitaezko izapideen ziurtagiriak aurkeztu behar dira, uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 140. artikuluan eta urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren 142. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoaren arabera.

Aurrekoa ikusita, Aguilar Kodesko Udaleko Osoko Bilkurak honako hau

ERABAKI DU:

Lehendabizikoa.–Hasiera batean onestea, legez eskatzen den gehiengoarekin, herri-lurren 14.527 metro karraturen desafektazioa, gero modu iraunkorrean lagatzeko, eta, 6.493 metro karraturen desafektazioa, aldi baterako lagatzeko. Desafektazioak eraginen die 1. poligonoko 363, 401, 458, 553, 554, 555, 556, 557, 558, 559, 564, 566, 568 herri-lurzatiei eta 4. poligonoko 180, 182, 183, 294, 295, 380, 664 eta 659 herri-lurzatiei, eraikuntza proiektuan zehaztu bezala.

Bigarrena.–Lagapena arautuko duen baldintza agiria onestea.

Hirugarrena.–Iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoan, erabaki hau jendaurrean edukitzea hilabetez, erakundearen iragarki-taulan, aipatu epean alegazioak edo erreklamazioak aurkez daitezen. Jendaurreko aldian ez bada alegaziorik aurkezten, hasierako erabaki hau behin betikoa bihurtuko da.

Aguilar Kodesen, 2025eko ekainaren 30ean.–Alkatea, Jesús Ángel Amescua Martínez de Rituerto.

Iragarkiaren kodea: L2509249