2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ABLITAS
Jarduera-lizentziaren eskaera. Txahalak gizentzeko nabea
Aditzera ematen da ondotik zehazten den espedientea jendaurrean egonen dela udal bulegoetan, hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, epe horretan bidezko alegazioak aurkez ditzaten jarduerak ukituak gertatzen direnek. Hori dena, bete dadin martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuan ezarritakoa (foru dekretu horren bidez onetsi zen Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzeko Erregelamendua).
Sustatzailea: Arriazu Pardo Patricia eta Arriazu Sanchez Borja SC - Borpa SC.
Jarduera: txahalak gizentzeko nabea (gehienez 300 buru).
Tokia: 7. poligonoko 934. eta 935. lurzatiak, Ablitas.
Ablitasen, 2025eko uztailaren 8an.–Alkatea, Carlos Bonel Soto.
Iragarkiaren kodea: L2509565