1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
JENDAURREKO INFORMAZIOA Ingurumen baimen bateratua emateko espedientea, Asier Preboste Oyagak sustatua.
Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzeko Erregelamenduaren 16. artikuluan xedatutakoa betez (erregelamendu hori martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen), aditzera ematen da aipatu espedientearen dokumentazioa jendaurrean egonen dela hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunetik hasita, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko bulegoetan (González Tablas kalea 9, beheko solairua, Iruña), jendea hartzeko orduetan (08:30etik 14:30era arte), bai eta beherago adierazten den Interneteko helbidean ere, edozein pertsona fisikok edo juridikok azter dezan eta, nahi izanez gero, alegazioak aurkez ditzan aipatu hogei egun balioduneko epean.
Espediente mota | Ingurumen baimen bateratua ematea |
Espedientearen kodea | 0001-0056-2025-000011 | Hasiera eguna | 2025/06/24 |
Kudeaketa unitatea | Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzua |
Telefonoa | 848426254-848427587 | Helbide elektronikoa | autprema@navarra.es |
Sailkapena | Legeria | Jarduera |
17/2020 Foru Legea, abenduaren 16koa | 1. eranskina / 10.1 taldea |
1/2016 Errege Lege-dekretua, abenduaren 16koa | Sartu gabeko zentroa |
2010/75/EB Zuzentaraua, azaroaren 24koa | Sartu gabeko zentroa |
21/2013 Legea, abenduaren 9koa | Sartu gabeko zentroa |
Instalazioa | Oiloak ugaltzeko instalazioa |
Titularra | Asier Preboste Oyaga |
Ingurumen identifikaziorako zenbakia (NIMA) | 3111809007 |
Tokia | 6. poligonoko 208. eta 209. lurzatiak, Amunarritz |
Koordenatuak | UTM-ETRS89, 30N eremua, X: 590.331 eta Y: 4.741.714 |
Udalerria | Goñibar |
Proiektua | Oiloak ugaltzeko instalazioa (22.176 hegazti) |
Informazioa eskatzeko organoa | BAIMEN BULEGOA autprema@navarra.es |
Alegazioak aurkezteko organoa | BAIMEN BULEGOA Alegazioak bide hauetako bat erabiliz aurkezten ahalko dira: –Aurrez aurre: Nafarroako Gobernuaren erregistro bulegoetan. –Telematika bidez: Nafarroako Atarian dagoen Erregistro Orokor Elektronikoaren bitartez (www.nafarroa.eus). –Erabiliz urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako gainerako bideetako edozein (lege horrek hizpide du administrazio publikoen administrazio prozedura erkidea). |
Dokumentazioa kontsultatzeko Interneteko helbidea | https://extra.navarra.es/InformacionPublicaPRTR/DocumentosInformacionPublica.aspx |
Iruñean, 2025eko ekainaren 25ean.–Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendaria, Raúl Salanueva Murguialday.
Iragarkiaren kodea: F2509073