150. ALDIZKARIA - 2025eko uztailaren 29a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

JENDAURREKO INFORMAZIOA Ingurumen baimen bateratua emateko espedientea, Lavandería Industrial y Medioambiental SLk sustatua.

Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzeko Erregelamenduaren 16. artikuluan xedatutakoa betez (erregelamendu hori martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen), aditzera ematen da aipatu espedientearen dokumentazioa jendaurrean egonen dela hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunetik hasita, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko bulegoetan (González Tablas kalea 9, beheko solairua, Iruña), jendea hartzeko orduetan (08:30etik 14:30era arte), bai eta beherago adierazten den Interneteko helbidean ere, edozein pertsona fisikok edo juridikok azter dezan eta, nahi izanez gero, alegazioak aurkez ditzan aipatu hogei egun balioduneko epean.

Espediente mota

Ingurumen baimen bateratua ematea

Espedientearen

kodea

0001-0056-2025-000009

Hasiera eguna

2025eko ekainaren 10a

Kudeaketa unitatea

Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzua

Telefonoa

848426254-848427587

Helbide elektronikoa

autprema@navarra.es

Sailkapena

Legeria

Jarduera

17/2020 Foru Legea, abenduaren 16koa

1. eranskina / 16.9 taldea

1/2016 Errege Lege-dekretua, abenduaren 16koa

I. eranskina / Sartu gabeko zentroa

2010/75/EB Zuzentaraua, azaroaren 24koa

I. eranskina / Sartu gabeko zentroa

21/2013 Legea, abenduaren 9koa

Sartu gabeko zentroa

Instalazioa

Oihalezko eta larruzko jantziak garbitzea

Titularra

LAVANDERIA INDUSTRIAL Y MEDIOAMBIENTAL SL

Ingurumen identifikaziorako zenbakia (NIMA)

3120110902

Tokia

7. poligonoa, 1409. lurzatia

Koordenatuak

UTM-ETRS89, 30N eremua, X: 607.295,000 eta Y: 4.740.779,000

Udalerria

Iruña

Proiektua

Arropa-garbitegi industriala

Informazioa eskatzeko organoa

BAIMEN BULEGOA

autprema@navarra.es

Alegazioak aurkezteko organoa

BAIMEN BULEGOA

Alegazioak bide hauetako bat erabiliz aurkezten ahalko dira:

–Aurrez aurre: Nafarroako Gobernuaren erregistro bulegoetan.

–Telematika bidez: Nafarroako Atarian dagoen Erregistro Orokor Elektronikoaren bitartez (www.nafarroa.eus).

–Erabiliz urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako gainerako bideetako edozein (lege horrek hizpide du administrazio publikoen administrazio prozedura erkidea).

Dokumentazioa kontsultatzeko Interneteko helbidea

https://extra.navarra.es/InformacionPublicaPRTR/DocumentosInformacionPublica.aspx

Iruñean, 2025eko ekainaren 25ean.–Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendaria, Raúl Salanueva Murguialday.

Iragarkiaren kodea: F2509066