1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
175/2025 EBAZPENA, uztailaren 4koa, Vianako Printzea Erakundea-Kulturako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez interes sozialeko deklaratzen baitira kultur proiektu, jarduera eta ereduko programa batzuk, bat etorriz maiatzaren 24ko 2/2023 Legegintzako Foru Dekretuan xedatutakoarekin, haren bidez onetsi baitzen fundazioen eta irabazi asmorik gabeko hainbat entitateren zerga araubide berezia eta mezenasgoaren zerga-pizgarriak arautzen dituzten xedapenen testu bategina.
2025eko maiatzaren 1etik 31ra arte, honako pertsona eta entitate hauek eskaera aurkeztu zuten kultur proiektuak, jarduerak edo ereduko programak interes sozialeko deklaratzeko:
ESKATZAILEA | PROIEKTUAREN TITULUA |
Olazko San Pedro parrokia | Olazko San Pedro eliza (Eguesibar) zaharberritzeko lanak |
Navarra Cultural fundazioa | "Corella y su escuela" liburua argitaratzea |
Navarra Cultural fundazioa | Daniel Zamora Aliaga musikari eta konpositore nafarraren omenezko kontzertua |
Agoizko Kostradaren Kofradia elkartea | Agoizko Kostradaren II. Kapitulu Nagusia, Agoizko Kostrada VIII. Saria |
Iruñeko Coro Saudade elkartea | Saudade abesbatzaren programazio artistikoa (2025-2030) |
Erdialdea Garatzeko Partzuergoa | Erdialdeko kultur jardueren sarea |
Tudela-Cultura tokiko enpresa-erakunde publikoa | Tuterako Udalaren / Tudela-Cultura enpresa-erakunde publikoaren urteko kultur programa |
Navarra Cultural fundazioa | Cintruenigoko Gurutze Santuaren Baleztarien Ermandadearen aktak digitalizatzea (1587-2000) |
Karrikaluze Euskaldunon Elkartea | Karrikaluze Euskaldunon Elkartea |
"OJALÁ, OJALÁ" kultur elkartea | Antzerkia konponbideen parte da |
Zangozako Andre Maria Erreginaren parrokia | Zangozako San Salbatore eliza birgaitzea |
Teatrolari elkartea | Topaketak eta master class-ak arte eszenikoetako profesionalentzat |
Orbaibarko garapenerako elkartea | Orbaibarko ondare erromaniko eta arkeologikoaren interpretazioa |
Raquel Idoate Ancín | Nafarrak Ameriketan XVII. mendean |
San Migel Excelsis santutegia | Aralarko San Migel santutegiari buruzko ikus-entzunezko edukien proiektua |
San Migel Excelsis santutegia | Aralarko San Migel santutegia zaharberritzea |
Artaxoako San Pedro apostoluaren parrokia | Artaxoako San Saturnino elizarako ezkila historikoaren erreplika, jatorrizkoa hautsi zelako |
Nazarko Andre Maria Loretokoaren Kofradiaren patronatua | Nazarko Andre Maria Loretokoaren ermitako teilatua eta fatxadak birgaitzea |
Sonia Beroiz Oroz | Kaligrafia-ibilbideak |
Raúl del Toro Sola | Organoa eta bere musika |
Iruña Taldea Euskal Kultur Elkartea | Iruña Taldea Euskal Kultur Elkartearen jarduerak |
Organistas Legerenses elkartea | Organistas Legerenses elkartearen plan estrategikoa |
Nabarralde Fundazioa | Ondare, Paisaia eta Globalizazioaren Sinposioa |
Arrebol elkartea | SANAGI.11 |
GarroteRock kultur elkartea | MaulaRock musika jaialdia |
Ortzadar Euskal Folklore Elkartea | Nafarroako dantza tradizionalen atlasa eta behatokia-Nafarroako Dantzen Atlasa |
Klima Fundazioa | Klimarekiko konpromisoa: 4 gradu, bizitza bat |
Parnaso elkartea | Pompaelo Antiqua |
Duguna Iruñeko Dantzariak | Dantzan hazi: Euskal dantza tradizionalaren transmisioa 8-16 urteko gazteekin |
Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako kontseilariaren irailaren 16ko 77/2014 Foru Aginduaren 12. artikuluan aurreikusitako jarduketak egin ondoren, Mezenasgo Batzordeak eskaera hauek eta dagokien dokumentazioa igorri zizkion Nafarroako Kulturaren eta Arteen Kontseiluari, ebaluazioa egin zezan.
Eskaerak ebaluatu ondoren, Nafarroako Kulturaren eta Arteen Kontseiluak, 2025eko uztailaren 2an, proposamena bidali dio Vianako Printzea Erakundea-Kulturako zuzendari nagusiari, interes sozialeko deklara ditzan I. eta II. eranskinetan ageri diren proiektuak, jarduerak eta ereduko programak, izaera kulturala dutela iritzita, bat etorriz fundazioen eta irabazi asmorik gabeko hainbat entitateren zerga araubide berezia eta mezenasgoaren zerga-pizgarriak arautzen dituzten xedapenen testu bategina onesten duen maiatzaren 24ko 2/2023 Legegintzako Foru Dekretuaren 26. artikuluan xedatutakoarekin. Gainera, lege testu horren beraren 28.2 artikuluan aurreikusitako irizpideak aplikatuta, interes sozialeko deklaratzea merezi dute.
Agoizko Kostradaren Kofradia elkarteak aurkeztutako "Agoizko Kostradaren II. Kapitulu Nagusia, Agoizko Kostrada VIII. Saria" ereduko programa interes sozialeko deklaratzeko proposamenari dagokionez, ereduko programaren deklarazioa ematen da, eskatutakoa baino epe laburragorako.
Iruñeko Coro Saudade elkarteak, "Ojalá, Ojalá" kultur elkarteak, Raúl del Toro Solak, Nabarralde Fundazioak, GarroteRock kultur elkarteak eta Klima Fundazioak aurkeztutako ereduko programak interes sozialeko deklaratzeko proposamenari dagokionez, garatu beharreko jardueren izaera eta deskribapen-memorietan jasotako deskribapena kontuan hartuta, ez da egokitzat jotzen ereduko programa deklaratzea, bai, ordea, aurkeztutako proiektuak interes sozialeko deklaratzea urtebeteko iraupenarekin.
Beraz, maiatzaren 24ko 2/2023 Legegintzako Foru Dekretuan xedatutakoarekin bat, haren bidez onesten baita fundazioen eta irabazi asmorik gabeko hainbat entitateren zerga araubide berezia eta mezenasgoaren zerga-pizgarriak arautzen dituzten xedapenen testu bategina, eta Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako kontseilariaren irailaren 16ko 77/2014 Foru Aginduan xedatutakoarekin bat,
EBAZTEN DUT:
1. Ebazpen honen I. eranskinean ageri diren kultur proiektuak eta jarduerak interes sozialeko deklaratzea.
2. Ebazpen honen II. eranskinean azaltzen diren kultur proiektuen eta jardueren ereduko programak interes sozialeko deklaratzea.
3. Ebazpen honen III. eranskinean ageri diren kultur proiektuak eta jarduerak interes sozialeko deklaratzea, eta ez ematea ereduko programaren izaera.
4. Proiektuak eta jarduerak gauzatzen diren bitartean bakarrik izanen du indarra interes sozialaren deklarazioak.
5. Interes sozialeko deklaratutako proiektuak eta jarduerak dituzten pertsona edo entitateak Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako kontseilariaren irailaren 16ko 77/2014 Foru Aginduaren 22. artikuluak ezartzen dituen betebeharrei daude loturik, bai proiektuari, kultur jarduerari edo ereduko programari dagokionez, bai zerga administrazioari dagokionez.
6. Kultur proiektua edo jarduera interes sozialeko deklaratuta ere, onuradunek berdin-berdin eskuratu beharko dituzte hura gauzatzeko lizentzia, baimen edo komunikazioak, horiek ematea, zeinek bere eskumenen esparruan, beste erakunde batzuei dagokienean.
7. Interes sozialeko deklaratzen diren proiektuak eta kultur jarduerak Nafarroako Gobernuaren Atarian argitaratuko dira, Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako kontseilariaren irailaren 16ko 77/2014 Foru Aginduaren 25. artikuluan ezarritakoari jarraituz.
8. Pertsona eta entitate onuradunek "Mecna zigilua" anagrama erabiltzen ahalko dute beren komunikazio, aurkezpen, argitalpen eta dokumentuetan, baldin eta zerikusia badute interes sozialeko deklaraturik dauden proiektuekin, kultur jarduerekin edo ereduko programekin.
9. Ebazpen hau Idazkaritza Tekniko Nagusira, Nafarroako Zerga Ogasunera eta Kultur Mezenasgoaren Batzordera igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
10. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Iruñean, 2025eko uztailaren 4an.–Vianako Printzea Erakundea-Kulturako zuzendari nagusia, Ignacio Apezteguía Morentin.
I. ERANSKINA.–KULTUR JARDUERAK ETA PROIEKTUAK
ESKATZAILEA | PROIEKTUAREN TITULUA | IRAUPENA |
Olazko San Pedro parrokia | Olazko San Pedro eliza (Eguesibar) zaharberritzeko lanak | 2025-10-31 |
Navarra Cultural fundazioa | "Corella y su escuela" liburua argitaratzea | 2025-12-31 |
Navarra Cultural fundazioa | Daniel Zamora Aliaga musikari eta konpositore nafarraren omenezko kontzertua | 2025-12-31 |
Navarra Cultural fundazioa | Cintruenigoko Gurutze Santuaren Baleztarien Ermandadearen aktak digitalizatzea (1587-2000) | 2025-12-31 |
Karrikaluze Euskaldunon Elkartea | Karrikaluze Euskaldunon Elkartea | 2026-12-31 |
Zangozako Andre Maria Erreginaren parrokia | Zangozako San Salbatore eliza birgaitzea | 2026-12-31 |
Teatrolari elkartea | Topaketak eta master class-ak arte eszenikoetako profesionalentzat | 2026-6-30 |
Raquel Idoate Ancín | Nafarrak Ameriketan XVII. mendean | 2026-03-31 |
San Migel Excelsis santutegia | Aralarko San Migel santutegiari buruzko ikus-entzunezko edukien proiektua | 2025-10-01 |
San Migel Excelsis santutegia | Aralarko San Migel santutegia zaharberritzea | 2026-08-31 |
Artaxoako San Pedro apostoluaren parrokia | Artaxoako San Saturnino elizarako ezkila historikoaren erreplika, jatorrizkoa hautsi zelako | 2026-07-01 |
Nazarko Andre Maria Loretokoaren Kofradiaren patronatua | Nazarko Andre Maria Loretokoaren ermitako teilatua eta fatxadak birgaitzea | 2026-12-31 |
Sonia Beroiz Oroz | Kaligrafia-ibilbideak | 2026-08-31 |
Arrebol elkartea | SANAGI.11 | 2025-09-12 |
II. ERANSKINA.–KULTUR PROIEKTU ETA JARDUEREN EREDUKO PROGRAMAK
ESKATZAILEA | PROIEKTUAREN TITULUA | IRAUPENA |
Erdialdea Garatzeko Partzuergoa | Erdialdeko kultur jardueren sarea | 2030-07-01 |
Tudela-Cultura tokiko enpresa-erakunde publikoa | Tuterako Udalaren / Tudela-Cultura enpresa-erakunde publikoaren urteko kultur programa | 2030-07-01 |
Orbaibarko garapenerako elkartea | Orbaibarko ondare erromaniko eta arkeologikoaren interpretazioa | 2030-07-01 |
Iruña Taldea Euskal Kultur Elkartea | Iruña Taldea Euskal Kultur Elkartearen jarduerak | 2030-07-01 |
Organistas Legerenses elkartea | Organistas Legerenses elkartearen plan estrategikoa | 2029-07-01 |
Ortzadar Euskal Folklore Elkartea | Nafarroako dantza tradizionalen atlasa eta behatokia-Nafarroako Dantzen Atlasa | 2030-07-01 |
Parnaso elkartea | Pompaelo Antiqua | 2030-07-01 |
Duguna Iruñeko Dantzariak | Dantzan hazi: Euskal dantza tradizionalaren transmisioa 8-16 urteko gazteekin | 2030-07-01 |
Agoizko Kostradaren Kofradia elkartea | Agoizko Kostradaren II. Kapitulu Nagusia, Agoizko Kostrada VIII. Saria | 2028-07-01 |
III. ERANSKINA.–KULTUR PROIEKTU ETA JARDUERAK
ESKATZAILEA | PROIEKTUAREN TITULUA | IRAUPENA |
Iruñeko Coro Saudade elkartea | Saudade abesbatzaren programazio artistikoa (2025-2030) | 2026-07-04 |
"OJALÁ, OJALÁ" kultur elkartea | Antzerkia konponbideen parte da | 2026-07-04 |
Raúl del Toro Sola | Organoa eta bere musika | 2026-07-04 |
Nabarralde Fundazioa | Ondare, Paisaia eta Globalizazioaren Sinposioa | 2026-07-04 |
GarroteRock kultur elkartea | MaulaRock musika jaialdia | 2026-07-04 |
Klima Fundazioa | Klimarekiko konpromisoa: 4 gradu, bizitza bat | 2026-07-04 |
Iragarkiaren kodea: F2509611